Udako Ikastaroak :: Historia

Euskal emakumeen historia osatzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ohiko historiografian emakumeak ez dira ikerketa objektu gisa aztertu. Ohikoa da historiaren azterketa gizonaren ikuspuntuan oinarritzea. Horrela, aintzat hartzen da emakumeen iragana gizonezkoenak bereganatzen duela eta, aldi berean, azken hau dela guztion errealitatea islatzen duena.

Baina, XX. mendean zehar, joera honen kontrako lan historiografiko esanguratsu eta interesgarri asko agertu dira hainbat herrialdetan. Lan hauetan, emakumeen iragana berreskuratzearen beharraz oharturik, emakumeak ikerketa objektu gisa aztertu da, herriaren historia osatzeko.

Abiapuntua hau izanik, Euskal Herriaren historia berreskuratzeko saiakeran, euskal emakumeen bizimodua, bizirauteko lana eta erresistentzia, komunitate harremanak, nortasuna, mundu ikuskera zein pentsamoldea, aztertzea ezinbestekoa izango da. Izan ere, Euskal Herria euskal emakume eta gizonen bizirauteko prozesu historikoaren emaitza baita.

 

Ikastaro hau GITE-IPESekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Amaia Andrieu Sanz
  • Anuntxi Arana

    Antropologoa, ikerlea, idazlea.

  • Anne-Marie Lagarde

    Ikerlaria, idazlea.

  • Marikita Tambourin

    Ikerlaria, idazlea.

  • Oiane Valero Belasko

    Historialaria eta ikerlaria.

Helburuak

  • Azken hamarkadan Euskal Herriko emakumeen historiari buruz egindako lanak eta ikerketak azaltzea eta hauen gaineko azterketa egitea.
  • Gaiarekiko interes berezia duten ikasle, irakasle, ikerlari eta pertsonen bilkura izatea.
  • Euskal Herrian, emakumeen historia osatzeko ikuspegiak erkatzea, eztabaidatzea eta komunean jartzea.

Edukiak

  • Euskal Herrian azken mendeotan (XVIII-XX) emakumeen egoeran emandako aldaketa sozialak, ekonomikoak eta politikoak
  • Industrializazioa, kapitalismoaren ezarpenaren eragina vs. antzinako sistema
  • Ilustrazioaren eragina emakume/gizon ikuskeran
  • Euskalduntasunaren galtze/berreskuratze prozesua
  • Emakumeen auto-antolaketa jendartean, diskurtsoa … feminismoa
  • Emakumeen ikuspegitik egindako historiografia: ikerketa markoa, metodologia.

Metodologia

Helburuak lortzeko, bi metodologia uztartuko dira: hausnarketa eta eztabaida kolektiboa:

  • Batetik, gai batzuetan hizlari adituari, bere ikerketa-lanetik abiatuta, hurbilketa/sintesi saiakera bat egitea eskatuko zaio (ordubete), ondoren parte-hartzaileen ekarpenak eta iritziak jasoko ditugu, lanaren gaineko azterketa kolektiboa egiteko.
  • Beste gai batzuk solasaldi-eztabaidaren bitartez landuko ditugu: adituek hausnarketarako gakoak aurkeztu eta taldean eztabaidatu. Ondoren talde txikietan bildu, ondorioak eta sintesia ateratzeko.

Nori zuzendua

Euskal Herriaren historia emakumeen ikuspegitik lantzeko interesa duten ikasle, irakasle, ikerlari eta, oro har, edozein pertsona.

Egitaraua

2012-07-09

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Sexismoa, gaitz zahar eta iraunkorra.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Emazteak euskal eremuan: Ipar Euskal Herrian.

15:00-17:00

Sexuen arteko simetria euskal jendartean.

  • Anne-Marie Lagarde

2012-07-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Emakumeak eta lana: aldaketak eta ekarpenak.

  • Oiane Valero Belasko
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Euskal feminismoaren bilakaera. Emakumeen antolaketa eta borrokak.

  • Amaia Andrieu Sanz
15:00-17:00

Solasaldia: historiografia feminismoaren ikuspegitik.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

emakumeak, Historiografia, emakumeen historia, ikerketa, kapitalismoa, feminismoa, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.