Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia

Murgildu robotikan LEGO NXTrekin.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Ikastaro honi 18 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Duela gutxi arte, robotekin lan egitea ez zegoen edozeinen esku: garestiak ziren oso, eta, gainera, manipulatu ahal izateko ezagutza maila altua beharrezkoa zen. Gaur egun, ordea, panorama erabat aldatu da: hezkuntzarako tresna gisa roboten erabilera asko hedatu da eta ia edonork izan dezake robotekin aritzeko aukera. Eta garrantzitsuena: ez dago aditua izan beharrik robotikan murgiltzeko!

Ikastaro honen helburua robotikan lehen pausuak eman nahi dituenari abiapuntua eskaintzea da, robot bat garatu eta programatzeko beharrezko ezagutzak eskainiz. LEGO Mindstorms NXT kaxa robotikoa erabiliko dugu robotak eraikitzeko; eta hauek programatzeko berriz, NXC lengoaia.

Irakasleak

  • Aitzol Astigarraga Pagoaga

    Bigarren hezkuntzako irakaslea eta informatikaria. Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kolaboratzailea. UEUko informatika saileko kidea.

  • Elena Lazkano Ortega

    EHUko Informatika fakultateko irakaslea, Informatikan doktorea eta Robotika eta Sistema Autonomoak taldeko kidea. UEUko informatika saileko kidea.

Helburuak

  • Roboten funtsezko osagaiak ezagutu.
  • Oinarrizko robot mugikorrak eraiki LEGO NXT piezak erabiliz.
  • Eragile eta sentsoreak ezagutu eta erabili.
  • Kontrol programak idazten ikasi: atzeraelikadura.

Edukiak

  • Zer da robot bat?
  • Robotikarako LEGO NXT kaxa.
  • Programazio-ingurunea: NXC lengoaia.
  • Mugikortasuna eta Nabigazioa.
  • Sentsoreak.
  • Atzeraelikadura: sentsore eta eragileak batera lanean.
  • Kontrol-sistemak.
  • Amaierako praktikak: marra-jarraitzailea, sumo borrokalaria, zapi jokoa.

Metodologia

Eginez ikasten dela sinetsita, ikastaroa praktikoa izango da, hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatuz. LEGO NXT kaxa robotiko ezaguna erabiliko da zeregin horretarako.

Nori zuzendua

Robotikan interesa daukan edozeinentzat. Ez da aurre ezagutzarik eskatzen baina programazioari buruzko oinarrizko nozioak izatea lagungarri litzateke.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

robotak, roboten programazioa, hezkuntza, roboten programazioa, Lego Mindstorm NXT, NCX, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.