Udako Ikastaroak :: Soziologia

Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Eskuratu hemen ikastaro honen materiala: Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak.

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Merkatuaren eta botere administratiboaren esparruetan nagusitasuna bereganatu duten eliteek pertsona eta herri subordinatu egin nahi gaituzte, egiteko eta eragiteko ahalmena kenduz edo murriztuz. Subjektibitate otzanak behar dituzte beraien mantenurako: etsipena eta konformismoa. Herri ekimenak duen erronketako bat da, beraz, kontzientzia politikoa lantzea eta subjektibitate inkorformistak, aktiboak eta eraldatzaileak eraikitzea.

Orokorrean, “ez dira mugitzen” lelopean, gizartearen des-ideologizazioa eta indibidualizazioa aipatzen dira gehiengoaren inplikazio eza azaltzeko. Bestetik, herri ekimen eta mugimenduan lan egiteko erak aldatu behar ditugula agertzen dugu, adoktrinamenduarekin eta “geureganatu behar ditugu” ideiarekin apurtu, eta jendearen arteko konexioak lantzeko beharra. Jendeari gure kezketatik hitz egin behar zaiola (konpartituak direnak askotan) eta ez gure konbikzioetatik edo diskurtsoetatik.

Hausnartu behar dugu, beraz, aktibismoan zeintzuk diren subjektu egiten eta humanizatzen gaituzten harreman eta funtzionamendu motak, eta zeintzuk objektu bihurtzen eta sakabanatzen gaituztenak.

Ikastaro hau Joxemi Zumalabe Fundazioarekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Pilar Alvarez Molés

    Soziologoa, Feminismo eta Genero ikasketak egina. 'Gizarte, mugimendua, genero harremanaketa kultura EAEko gaztetxeetan' ikerketa-lana burutu du. Joxemi Zumalabeko kidea.

  • Marije Apodaka Ostaikoetxea

    Psikologian lizentziatua. Aukera berdintasuna eta talde dinamika gaietan aritua. EHUko irakaslea.

  • Mari Luz Esteban Galarza

    Gizarte Antropologiako irakaslea UPV/EHUn eta Mugimendu Feministako partaidea. UEUkidea.

  • Zesar Martinez Garcia

    Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.

  • Amaia Nicholson Gorostiaga

    Kultur antropologian lizentziatua. Emakumeen zein gazteriaren errealitatearen inguruko ikerketa ezbedinetan parte hartu du. Gazte mugimenduko kidea da.

  • Andere Ormazabal Gaston

    Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea.

  • Igor Ortega Sunsundegi

    Soziologoa,Lanki-Mondragon Unibertsitateko kooperatibigintzaren ikertegia.

    @i_ortega2

  • Mikel Pikaza Rodriguez

Helburuak

  • Ikastaroan parte hartuko duten lagun guztien artean militantzia ereduen inguruko gogoeta kolektibo egitea.

Ondoko galdera hauek gogoetagai kolektiboa edukitzea:

  • Herri ekimena eta ekintza kolektiboa protagonizatzen duten kolektibo eta elkarteen arloan, nolako talde-funtzionamendua eta lan dinamikak behar ditugu jarduera sozio-politikoa betegarria eta erakargarria izateko?
  • Nolako aktibista soslaiak dira egokiagoak gaur egun atxikimendu kolektiboa eta antolatua elikatzeko, zer ezaugarri eduki beharko lukete?

Edukiak

  • Militantzia ereduen inguruko azterketa: iragana eta oraina.
  • Herri-mugimenduen talde funtzionamendua eta lan-dinamika.
  • Subjektibitateak eta subjektu politikoak.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea: Talde-dinamikak. Gogoeta kolektiboak. Bizipen integrala landuko duen metodologia.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori. Herri ekimen eta mugimenduetan lan egiten duen orori.

Egitaraua

2012-07-09

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak: aurkezpena eta talde-gogoeta.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:30

Militantzia feminista: bilakaera, gorpuztasuna eta jabekuntza.

14:00-15:30

Taldeko bazkaria.

16:00-17:00

Herrigintza, sormena eta militantzia umoretsuak.

  • Mikel Pikaza Rodriguez
17:00-18:00

Bilerak genero ikuspegitik.

2012-07-10

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Gazteok eta parte hartze politikoa.

  • Igor Ortega Sunsundegi
10:00-11:00

''Eta gazteok, zer?''

  • Amaia Nicholson Gorostiaga
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-12:30

Sexu-genero harremanak Gaztetxe eta gazte asanbladetan.

12:30-14:00

Herri-mugimenduak eta militantzia-ereduak: ondorioak eta itxiera.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

herri-mugimenduak, herri ekimenak, inkonformismoa, aktibismoa, inplikazioa, Eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.