Udako Ikastaroak :: Industriak, Biokimika, Ekologia, Kimika

Hondakinen kudeaketa eta tratamenduak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.50 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko uztailaren 1a

Lur planetako bizia ez da akabatuko lehengaiak agortuko direlako hondarrak itoko gaituztelako baizik. Euskaldunak gure artean zorionez desberdinak gara eta hondakinei ematen diegun trataeran eta kudeaketan gauza bera gertatzen da. Egia al da zaramaren edukiari begira bereiztu ahal den nongoa zaren? Hondarra gauza txikitxoa dirudi arren arazo garrantzitsu bihurtu da azken bolada honetan. Zure herrian zure hirian zuk zenbat hondakin sortzen duzun, dakizu?

Ikastaro honetan hondakinen kudeaketa eta tratamenduen arazoari sarrera egingo zaio, gaiaren alor ezberdinak ikusi eta arazoari irtenbidea emateko dauden esperientzia ezberdinak ere landuko dira.

Bide batez, EHUren izen bereko Titulu propioaren aurkezpena egingo da.

Irakasleak

Helburuak

  • Hondakinen tratamendu eta kudeaketari buruzko alor ezberdinak ezagutu.
  • Arazoari emandako irtenbideak ezagutu, indarguneak eta hutsuneak.

Edukiak

  • Hondakinen definizioa eta sailkapenak.
  • Hondakinen eboluzioa denboran eta lekuan zehar.
  • Birziklagarriak diren hondakin batzuren adibideak.

Metodologia

Hitzaldiak eta aurkezpenak.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Egitaraua

2012-07-09
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Ikastaroaren aurkezpena.

Hondakinen gaia UEUren ikuspegi historikoa.

10:00-11:00

Gipuzkoako hondakinen kudeaketa eta tratamendua.

11:30-12:30

Hondakinak bildu eta tratatzeko sistemak.

Atez ateko zarama bilketa selektiboa eta etxeko konpostaren nondik-norakoak Gipuzkoan.

  • Imanol Azpiroz Artano
12:30-14:00

Herri mugimenduen ikuspuntua.

  • Joxe Mari Irazusta
2012-07-10
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Hondakinen gaiari sarrera.

09:30-12:30

Hondakinen aspektu anitzak:

  • Hondakinen ikuspegi ekonomikoa, juridikoa eta politikoa.
  • Hondakinen sailkapena.
  • Hiri hondakinak, hondakin industrialak eta hondakin ahaztuak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)