Udako Ikastaroak :: Musika, Pedagogia

Musika-hezkuntzarako baliabide tekniko eta espresiboak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaroaren ordutegia ondokoa da: 9.00-12.30 / 14.30-17.00

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Musika saioak dinamikoagoak izan daitezen, baliabide tekniko eta espresiboak erabilgarriak dira. Aldi berean, musikaren atal desberdinak modu aktiboan landu eta taldearen parte-hartzea eragiteko teknikak interesgarriak izaten dira ere musikaren hezkuntzaren arloan.

Irakaslea

  • Jurdana Otxoa Lopez de Etxezarreta

    Bibolinean lizentziatua. Bibolin, hezkuntza musikala eta musika mugimenduko irakaslea musika eskoletan.

Helburuak

  • Musika alorra lantzeko estrategi pedagogikoak eskeintzea.
  • Kantua, erritmoa, koreografia, bat-batekotasuna eta entzumena lantzeko baliabideak ematea.

Edukiak

Haur eta lehen hezkuntzarako edukiak ezagutu:

  • Erritmoaren alorra haurraren adinaren arabera landuko da, erritmo jolasak eta polirritmiak erabiliaz. Gorputz perkusioaren bidez dinamika ezberdinak sortuko ditugu, bai banaka eta baita taldean ere. Era berean, koordinazioa, taldearekiko errespetua, bat-batekotasuna, sormena eta arreta landuko dira.
  • Entzumena: soinuen bereizketa eta memoria musikala.Imitazio jolasak, musikogramak, jolas prosodikoak…
  • Musika eta mugimendua: musika-mugimendu jolasak sortuko dira eta kantuak ikastearekin batera gorputz mugimendua ere landuko da.
  • Orff instrumentuekin ere jolasak burutuko dira.

Metodologia

Ikastaroa praktikan oinarrituko da.

Nori zuzendua

Musikaren inguruko jolasak eta baliabideak ikasi nahi dituzten guztiak.

Eskoletako Haur eta lehen hezkuntzako musikako irakasleak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

musika hezkuntza, musika tresnak, erritmoa, armonia, baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.