Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika

Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaro honi 10 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Soziolinguistika gaietan abiatzen denarentzat graduondoko ikastaro batetara edo jarduera profesionalera bideratutako bestelako eskaintzara jauzia eman aurretik, Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaiak begien aurrean jarriko dizkion formazioa interesgarria izan daiteke.

Soziolinguistikaren inguruko egungo eskaintzan oinarrizko edukiei dagokionez dagoen hutsunea betetzea eta euskararen sustapenean dabilen jendarte sektoreari lan hau ezagutzan oinarrituz egin behar dela ikusaraztea nahi dugu.

Soziolinguistika formazio sakonagora edo soziolinguistikaren barruko gai zehatzagoei buruzko formaziora bideratzea interesatutakoak izan daitezke ikastaro honen hartzaileak.

Ikastaro hau Soziolinguistika Klusterrarekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

  • Arkaitz Zarraga Azumendi

    Euskal Filologian lizentziatua. UEUko Glotodidaktika Saileko sailburua. Garabideko kidea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea. Basauriko Udal Euskaltegiko irakasle eta zuzendaria.

Helburuak

  • Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaiak barneratzen hastea.
  • Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaietan sakontzeko aukerak aurkeztea.
  • Gaiarekin lehenagoko harremanik izan ez duenari lehen kontaktu bat eskaintzea eta gai hauek lantzera erakartzea.

Edukiak

Aldagarritasuna, dialektoak, soziolektoak, erregistroak, hizkuntza-ukipena, elebitasuna, elebiduntasuna, diglosia, jarrerak, hizkuntza-ideologiak, motibazioak, hizkuntza politika, planifikazioa...

Metodologia

Kasu praktikoen aurkezpena egin ondoren, berauen inguruko eztabaida bultzatuko dugu. Ondoren Soziolinguistikari lotutako kontzeptuen inguruko azalpena emango dugu aurkezpen antolatuen bitartez.

Nori zuzendua

Soziolinguistikaren arloan interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

soziolinguistika, baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.