Udako Ikastaroak :: Psikologia

Egoera kritikoak gainditzeko teknikak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaro honi 10 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Sarritan egunean zehar izan ditugun arazoak etxera eramaten ditugu gurekin, eta batzuetan baita konpontzen ez jakin izanaren sentipena ere.

Modulu honek egoera zailetan eroso eta baliagarri sentitzeko jokabideak eskaintzen dizkigu. Horretarako, batetik, edozein estres egoeratan aplikagarri izan daitezkeen erlaxazio eta kontzentraziorako oinarrizko teknikak eskaintzen dizkigu, eta bestetik, aurrez aurre jartzen gaitu, naturalak diren arren, deseroso sentitu eragiten diguten bizitzako zenbait egoera eta gertakarirekin: lagun eta lankideen arteko tirabirak; azterketa baten aurrean edo lan-kargaren presioak sortzen duen blokeoa, maite dugun pertsonen edo harreman baten galera, edo berri txarrak eman beharra, besteak beste.

Irakaslea

Helburuak

Parte-hartzaileek estutasunei aurre egiteko baliabide berriak eskuratzea eta egunerokotasunean suerta dakizkigukeen zenbait egoera kritikori erantzuteko jokabide-patroi eraginkorrak ikastea.

Edukiak

  • Erlaxazioa eta kontzentrazioa: Arnasketa sendagai bezala eta “hemen eta orain” egoteko formulak.
  • Egoera kritikoak: kanpoko presioari (lana, azterketak) aurre egiteko baliabideak; istilu eta erasoak kudeatzeko bideak (kritikak hartu, ezetz esan); dolua eta galera-prozesuak ulertu eta egoera horretan dauden pertsonak lagundu; berri txarrak jakinarazi; komunikazio eraginkorrerako jarraibideak. Aipatutakoez gain, ikasleek ekar ditzaketen kezka zehatzak ere landuko ditugu, denborak ahalbidetuko duen heinean.

Metodologia

Modulu honetan estres-egoerak zelan bideratu bi ikuspuntutik lantzen dugu:

  • Batetik, edozein tentsio edo ziurgabetasun egoeratan erabilgarri izan daitezkeen zenbait erlaxazio eta kontzentrazio teknikak erakusten dira.
  • Bestetik, estres egoera espezifikoetarako rol jokoak eta simulazioak lantzen ditugu, adimen emozionalaren garapenerako teknikak eta Programazio Neuro Linguistikoan (PNL) oinarritutako komunikazio-teknikak erabiliz.

Nori zuzendua

Tailer hau egoera zailei aurre egiteko baliabide gehiago izan nahiko lukeen edonorentzat izan daiteke

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

psikologia, estresa, kontzentrazioa, erlaxazioa, pertsonen arteko komunikazioa, Baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.