Udako Ikastaroak :: Psikologia

Gorputz sortzailea: gorputz eta mugimenduaren inteligentzia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

“Gorputz eta Mugimenduaren Inteligentzia” Howard Gardner-ek eratutako Inteligentzia Anitzen Teoriaren inteligentzietariko bat da.

Gorputza bere osotasunean bizi dugunean: sentitzen, ohartzen, adierazten gorputz hori sormenera irekitzen da. Gorputz Sortzailea da, eta gu geu ezagutzeko eta geure gorputzaz gozatzeko aukera eskaintzen digu.

Gorputzaren hizkuntza garatuko dugu,bere komunikatzeko gaitasuna. Sarritan hitzek esan ezin duten hori, gorputzaren eta mugimenduaren bidez kanporatu dezakegu.

Mugimendu askea biziko dugu, norberaren dantzara eramango gaituena, bakoitzak bere berea duen mugitzeko era horretara.

Irakaslea

  • Naiara GorroƱo Viteri

    Komunikazio Zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean. Pedagogian Masterduna Bartzelonako Unibertsitatean. Yoga irakaslea, Sadhana Yoga Eskola.

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Gorputz eta Mugimenduaren Inteligentzia ezagutzera eman: gorputzaren hizkuntza ezagutu eta gorputzak dauzkan komunikazio aukerak aztertu: antzemateko eta adierazteko.
  • Gorputz kontzientzia landu: geure gorputza entzuten ikasi, arreta piztu, nola gauden ohartu eta onartu.
  • Emozioak gorputzean kokatu eta ezagutu. Arnasa eta emozioaren arteko harremana ezagutu.
  • Gorputzetik sormenera dauden bideak ireki eta ezagutu. Norberaren sormena garatzen joan. Bat-batekotasuna tresna moduan erabiliz.

Edukiak

  • Inteligentzia:Zenbat buru hainbat aburu. Inteligentzia Anitzen Teoria
  • Gorputzaren ekologia: espazioa, ni, besteak
  • Erritmoa: barnean & kanpoan / Neurea & bestearena
  • Sormena: memoria, intentzioa, intuizioa
  • Arnasaren aria: orain eta hemen
  • Emozioak, gorputza eta mugimendua
  • Dantzaren gozamena

Metodologia

Teoria eta praktika tartekatuko dira. Bizipenean oinarritutako ikastaroa izango da. Bizipenetik hausnarketara joko dugu, behin eta berriro. Bakarka eta taldean arituko gara lanean.

Nori zuzendua

Norberaren gorputza gehiago ezagutu eta honen sormen ahalmenak landu nahi dituen orori.

Dantzatzeaz gozatu nahi duen horrentzat.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasleak arropa erosoa ekarri beharko du.

Etiketak

psikologia, gorputza, sormena, inteligentzia emozionala, inteligentzia anitzen teoria, gorputz adierazpena, mugimendu askea, emozioak, Baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.