Udako Ikastaroak :: Soziologia

Parte-hartzea aztergai: hausnarketarako gunea.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaroaren ordutegia ondokoa izango da: uztailaren 4an 9.00-13.00/15.00-17.00 eta uztailaren 5ean 9.00-13.00

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Partaidetza norbere izaeraren eraikuntzan ezinbesteko ezaugarria da eta era berean herri bat eraikitzeari begira oinarri-oinarrizko tresna izango dugu. Ondokoaren errekonozimendutik eta berdintasunetik abiatzen den eraikuntza pertsonal eta kolektiboa da parte-hartze prozesu bat. Norabide argi bat izango duen prozesua da (helburuak argi dituena), baina helmugari baino bideari berari emango dio garrantzi handiagoa. Ikaskuntza prozesua da, bertan parte hartzen duten pertsona eta kolektibo guztiak ikasketa prozesu iraunkor baten txertatuko dira.

Partaidetzak sortzailea eta erakargarria izan behar du. Errealitatearekin bat datorrena eta inklusiboa. Ulermen, eztabaida eta elkarrizketarako espazio erosoak eskainiko dituena. Jendearen lorpenetan sinisten duena. Gatazkak ikasketa prozesu bihurtuko dituena. Jendarte formatuago eta hobeago bat lortzeko bidean lehen pausotzat hartzen da partaidetza.

Ikastaro hau Urtxintxa Eskolarekin elkarlanean antolatu da.

Helburuak

  • Parte-hartze kontzeptua argitzea.
  • Egun dauden esperientzia ezberdinak ezagutzea eta konpartitzea.
  • Parte-hartze prozesuetan egon daitezkeen zailtasunak aztertzea eta denon artean lantzea.
  • Kolektibo ezberdinak parte-hartze prozesuetan nola inplikatu aztertzea.

Edukiak

  • Parte-hartzea: teoria eta praktika.
  • Esperientzia ezberdinen azterketa eta lanketa. Zailtasunak eta hutsuneak identifikatu.
  • Emakumeen eta heldu berrien parte-hartzea nola sustatu: Proposamenak.

Metodologia

Ikastaroan zehar erabiliko den metodologia aktiboa, dinamikoa eta parte-hartzailea izango da. Hizlariak, programa zein partaideak gidatuko ditu hauen inplikazioa, hausnarketa, kritikotasuna eta eztabaida sustatuz. Esperientzi ezberdinak ezagutzeko gonbidapenak egingo ditugu.

Eztabaidagune bezala kokatzen dugunez denon artean eraikiko dugu ikastaroa. Beste erakunde batzuei beraien kolaborazioa eskatuko diegu.

Nori zuzendua

Herri mugimenduko kideei. Instituzioetan dauden pertsonei eta interesa dutenei.

Egitaraua

2012-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Parte hartzea: teoria eta praktika. (Parte Hartuz)

  • Iban Galletebeitia: ''Partaidetzarako egungo testuingurua eta ekipoak: talde gaitasunak zein harremanen kudeaketa''
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Herri mugimenduak eta parte hartze prozesuak. (Parte Hartuz)

13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

Parte hartze esperientziak: (Aztiker)

  • Gasteizko esperientzia: Zigor Olabarria.
  • Irurtzungo esperientzia: Alfredo Prieto.

Eztabaida taldea.

2012-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Parte hartze esperientziak: (Aztiker)

Instituzioetan: hutsuneak eta indarguneak.

  • Andere Ormazabal, Bagara herrigintza taldeko teknikaria.
  • Arantza Ruiz de Larrinaga, GFAko parte hartze zuzendaria.
  • Asier Blas, Deustuko irakaslea eta GFAko gobernu zuzendari ohia.

Eztabaida taldea.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Kolektibo ezberdinen parte hartzea nola sustatu. Hausnarketa taldeak. (Urtxintxa)

  • Emakumeak.
  • Iritsi berriak.
  • Gazteak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

soziologia, partaidetza, parte hartzea, herri ekimenak, aktibismoa, Baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.