Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Kontu txikiak eta euskaraz mintza eta jolas tailerra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaroaren ordutegia ondokoa da: uztailaren 4an, 9.00-12.30/14.30-16.00 eta uztailaren 5ean 9.00-12.30

Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Haur hezkuntzako guraso, irakasle eta hezitzaileei zuzendutako ikastaroa da bereziki. Haur txikiekin aritzeko euskal tradiziozko baliabideak eskaintzea dugu helburu, hau da, otorduetan, garbitzerakoan, lo egiterakoan e.a. erabili ahal izateko abesti eta jolasak.

Ikastaro hau Sortzen Ikasbatuazekin elkarlanean antolatu da.

Irakaslea

Helburuak

  • 0-6 adin tarteko haurrekin guraso eta hezitzaileak, hainbat arlotan, haurtxoekin euskaraz jolastu ahal izatea.
  • aldi berean, euskararen erabilera indartzeko baliabideak jartzea.

Edukiak

Sortzen Ikasbatuaz-ek sortutako Kontu Txikiak materiala oinarri hartuta, bertan jasotako abesti eta jolasak landuko dira.

Metodologia

Erabat praktikoa. Lehenik jolasa edo abestia azalduko da, gero letra edo esamoldeak ikasiko eta entzungo ditugu eta ondoren jolastu egingo gara.

Nori zuzendua

Hezitzaile, irakasle, guraso... umeekin jolas eta euskaraz mintzatu nahi duen edonori.

Egitaraua

2012-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-17:00

kontu txikiak

  • Maria Karmen Gil Sesma

2012-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-17:00

kontu txikiak

  • Maria Karmen Gil Sesma

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

pedagogia, hezkuntza, jolasak, haur jolasak, haur kantak, euskara, Baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.