Udako Ikastaroak :: Nekazaritza, Ekologia

Elikadura burujabetza eta Agroekologia

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 24a

Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Unibertsitatean oraindik Agroekologiaren ikasketak urri dira. Euskal Herriko nekazaritza sektorean, ereduei buruzko eztabaida puri-purian den honetan, unibertsitateak –euskaldunak- gaiari heltzeko tenorea heldu delakoan.

Euskal Herri mailako azterketak, erronkak eta ondorioak lantzen hasteko unea dela deritzogu, eta horregatik uda honetan Baionan abiatu, eta aurrera begira Agroekologia eta Elikadura burujabetzari buruz jarduteko esparrua sortu.

Irakasleak

Helburuak

  • Agrokologiari buruzko eztabaida abian jarri.
  • UEUren baitan, Agroekologia atala abian jarri eta sozializazio lanari ekin.
  • Unibertsitatea, nekazal-eskolak, ikerketa zentroetan agroekologia eta elikadura burujabetza lantzeko abiapuntua jarri.

Edukiak

  • Elikadura burujabetza,
  • Nekazaritza iraunkorra,
  • Agroekologia,

Metodologia

Aurkezpenen ondotik talde mailako eztabaida sustatuko da. Baserritar jakinduria, nekazaritzako teknikarien jardunarekin batera uztartuko da. Mahainguru parte hartzaileak bultzatuko dira. Ikusentzunezkoak ere landuko dira.

Nori zuzendua

Nekazaritzarekin harreman dutenei: ekoizleak, kontsumitzaileak. Nekazaritza eta agronomiaren inguruko ikasleei (Lanbide heziketa, nekazal eskolak, ingeniaritza). Elikadura burujabetzaren inguruan lanean ari diren mugimendu sozialetako kideei eta, oro har, interesa daukan edonori.

Egitaraua

2012-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Ikastaroaren aurkezpena.

10:00-12:00

Nekazaritza eta globalizazioa aurrez aurre. Elikadura burujabetzaren aldeko borroka munduan.

12:00-13:00

Kuba, iraultza agroekologikoa.

15:00-17:00

Agroekologia Euskal Herrian.

Ondasunak: lurra, haziak, ura, autonomia. Alternatibak eraikitzen. Tailer parte hartzailea.

2012-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Nekazaritza iraunkorraren oinarriak.

10:00-11:00

Lorearen metodologia.

11:00-13:00

Ekoizpen eta kontsumo eredu iraunkorrak Euskal Herrian.

Esperientziak: Nekasarea, AMAP, Basherriak, Idoki...

15:00-17:00

Irteera: Itsasu, bertako etxaldeetara bisita eta laborariekin solasaldia.

2012-07-06

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

'Campesina a campesina' metodologiaren aurkezpena.

11:00-13:00

Maha ingurua: Euskal Herriko nekazaritzaren erronkak, ikerketa, formazioa, ikasketak, garapena...

  • EHLG
  • Hegoa Institutoa (EHU)
  • Gaindegia
  • Nekazar formazioa
  • Itsasmendikoi
  • Zerain: herri eta landa garapena
  • NUP
13:30-17:00

Bazkaria: tokiko ekoizpenak.

Kalostrape ostatuan.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

ekologia, agronomia, agroekologia, nekazaritza burujabea, nekazaritza jasangarria, ekoizpen ereduak, kontsumo ereduak, iraunkortasuna, baiona, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.