Udako Ikastaroak :: Matematika

GeoGebra erabiltzen ikasi: hastapenak.

  • Hasiera-data: 2012(e)ko ekainaren 26a
  • Amaiera-data: 2012(e)ko uztailaren 18a
  • Tokia: Ikasgela Birtuala
  • Ordutegia: Beste. 00:00-00:00
  • Izaera: On-line
  • Ordu kopurua: 20.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro honi 40 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ikastaro hau erabat on line da, ez dauka aurrez aurreko saiorik, munduko edozein txokotik parte hartu ahal da.

GeoGebra software libreko programa da Matematika lantzeko. Erabiltzeko erraza, hezkuntzako etapa guztietarako egokia da. Bere interfazea euskaratuta dago. Matematikaren arlo bat baino gehiago lantzeko balio du: Geometria, Analisia, Aritmetika, Estatika eta Probabilitatea. Beraz, Matematikaren curriculum ofiziala landu ahal da Geogebra erabiliz.

Bi erabilera azpimarratu behar dira. Irakasleak erabili ahal du eskola-saioak prestatzeko, irudi matematikoak sortzeko, azterketak prestatzeko… Hau da, azalpenak emateko. Ikasleek erabili ahal dute ikasteko, programa erabiltze hutsarekin edo orri dinamikoen (appletak) bidez. Azkeneko honen harira, Geogebrarekin orri dinamikoak (web formatudunak) erraz sortu ahal dira.

Irakaslea

  • Aitzol Lasa Oyarbide

    Matematikan Doktorea. Bigarren Hezkuntzako Irakasletza Masterra. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikaren Didaktika Arloko irakaslea eta UEUko kidea da.

Helburuak

  • GeoGebra programaren oinarrizko erabileran trebatzea.
  • GeoGebra programa baliabide didaktiko gisa erabiltzen ikastea.
  • GeoGebra komunitatea (web orriak, baliabideak interneten, foroak, wikiak...) ezagutzea.

Edukiak

  • GeoGebra programaren aurkezpena: GeoGebraren web orria, instalazioa, interfazea, lehenengo ariketa praktikoak.
  • GeoGebra eta oinarrizko eraikuntzak triangeluekin. Geometria dinamikoa.
  • GeoGebra, Euklidesen geometria vs. Geometria dinamikoa.
  • GeoGebra eta funtzioen analisia.
  • GeoGebra eta Internet: Nola egin orri dinamikoa bat (appletak), interneteko baliabideak, GeoGebra web orria sakonago aztertu.

Metodologia

Ikastaro hau lineako irakaskuntzaren bitartez egingo da (on-line)

Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Lehentasuna alde praktikoari emango zaio batik bat. Gehienbat, ariketen bidez ikasiko da programaren erabilera. Beraz, azalpen teoriko gutxi egongo dira. Azalpenak izango dira, behin baino gehiagotan, pausoz pauso egiteko ariketak.

Eduki bakoitzaren bitartez lortu beharreko helburuak gauzatzeko:

Geogebra programa erabiltzea.

Duen potentzial pedagogikoaz jabetzea.

Nori zuzendua

Bigarren Hezkuntzako irakasleei baina orokorrean gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

matematika, pedagogia, geometria, analisia, aritmetika, estatistika, probabilitateak, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.