Udako Ikastaroak :: Komunikabideak
Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
ETB aireratu zela 30 urte izango dira 2012ko abenduaren 31n. Euskarazko telebista publikoak euskal munduaren berri emateko tresnarik eraginkorrena izateko itxaropena piztu zuen: Hego Euskal Herrian euskarazko albistegiak emititzen hasi ziren. Are gehiago, telebista publikoak Europako ereduari jarraituko ziokeen eta, horrela, zerbitzu publikoak euskalduntasuna babestuko zukeen.
Orain, 30 urteko ibilbidearen ondoren, ETBren ekarpenari erreparatuko diogu, esperientzia horretan oinarrituta, etorkizun hurbileko erronkei ondoen heltzeko.
UEUko kidea; EHUko ikertzailea; Kazetaritzan lizentziatua; doktorea; dokumental interaktibo egilea.
Amatiño. Albiste-zerbitzuen zein ETBren zuzendari ohia.
EiTBko Administrazio Kontseiluko kidea. UEUkidea.
ETBrentzat lan egiten duen korrespontsala.
Berriako 'Ekografiak' zutabegilea. UABko irakaslea.
Komunikazioan Doktore Europarra, Oroimen Historikoaren genero ikuspegiari buruzko ikertzailea. UEUko kidea.
Gipuzkoako Foru Aldundia. Hizkuntza berdintasuneko zuzendari nagusia.
Topagunea eta Tokikom-eko lehendakari ohia.
Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura Sailburua (1980-1983).
Radio Euskadiko kazetaria.
Aztikerreko ikerlaria.
ETBren helburuen araberako bloke tematikoak:
Profesionalek eta akademikoek gaiak aurkeztuko dituzte. Profesionalek haien esperientziatik abiatutako hitzaldia eskainiko dute eta akademikoek aurrera eramandako ikerketa aurkeztuko dute.
Kazetariei eta ikertzaileei zuzenduta.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-10:00 |
Sarrera hitzaldia.Ramon Labayen, (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua, 1980-1983) |
|
10:00-12:30 |
ETBren 1. eginkizuna: Informazioa.10:00-11:00 - Luis Aranberri, Amatiño: "ETBren albistegi-zerbitzuen hastapenak". 11:30-12:30 - Amaia Etxezarreta.: "Korrespontsalen kazetaritza: albistea bilatzea". |
|
15:00-17:00 |
ETBren 2. eginkizuna: Zerbitzu Publikoa.15:00-16:00 - Maria Gonzalez Gorosarri: "Albisteen kalitatea: 1983-2008" 16:00-17:00 - Arkaitz Martinez de Albeniz eta Edorta Arana: "EiTBko albistegiak hausnargai". |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-12:30 |
ETBren 3. eginkizuna: Euskara eta Euskal Kultura.9:00-10:00 - Euskal Herrian Euskaraz (EHE) 10.00-11:00 - Goizalde Landabaso: "Euskal kultura erdarazko hedabideetan sustatzen". 11:30-12:30 - Aritz Galarraga: "Herrialde katalanetako TV3en eredua" |
|
15:00-17:00 |
ETBren etorkizun hurbileko erronkak.15:00-17:00 - Mahai ingurua: "Euskarazko telebistaren etorkizun hurbileko erronkak"
|