Udako Ikastaroak :: Komunikazioa

Komunikazio-tailerra elkarteentzat.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Prentsaurreko bat antolatu nahi duzuela baina ez dakizula nondik hasi? Irratian elkarrizketatuko zaituztetela eta begirik ezin itxi zabiltzatela? Egunkarietan ekimen bat iragarri nahi duzuela baina ez dakizuela nora-nola bidali... eta nora-nola ez? Laaaaasai! Zatozte UEU eta Gazteriaren Kontseiluarekin “Komunikazio erremedioak” laborategira. Konponbideak bilatuko ditugu.

Ikastaro hau Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Itsaso Estarrona Elizondo

    Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, EGKko komunikazio arduraduna.

  • Iñaki Landa García

    Komunikazioak eta Humanitateak lizentziatua, EGKko Gipuzkoako koordinatzailea, UEUkidea.

Helburuak

  • Komunikazioaren ezinbestekotasunaz eztabaidatu.
  • Komunikabideen funtzionatzeko era ulertu.
  • Komunikabideak baliatzeko tresnak eskaini.
  • Komunikazioan ahaldundu / jabetu.

Edukiak

  • Euskal Herriko komunikabideen mapa. Nor da eta nola antolatzen da gure jomuga?
  • Zertarako eman prentsaurreko bat… eta zertarako ez. Beste aukera batzuk.
  • Lekurik onenean momenturik onenean.
  • Albistea ‘eginda’ eman (egintzat eman gabe).
  • Komunikabideei deialdia. Nori, nola eta noiz.
  • Momentua heldu da: prentsaurrekoa. Gakoak.
  • Eta gero? (eta aurretik bada, hobe): Kazetariei arreta.
  • Kazetari batek deitzen dizu. Elkarrizketa negoziatu.
  • Elkarrizketa bat eskaini nahi duzu. Nola ‘saldu produktua’.
  • Elkarrizketa bat lotu duzu. Zure ideiak komunikatzeko aholkuak.
  • Baliabide erabilgarriak: komunikazio gidak / hedabideen kontaktuak.

Metodologia

  • Azalpen teorikoak.
  • Talde eztabaidak.
  • Banakako ariketak.
  • Talde-dinamikak.

Nori zuzendua

Elkarteak, gizarte mugimenduak... eta gaian interesa duten kazetariak eta norbanakoak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

komunikazioa, komunikabideak, prentsaurrekoak, prentsa-oharrak, elkarrizketak, kazetariekin harremanak, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.