Udako Ikastaroak :: Marrazkigintza, Pedagogia

Marrazki bidez kontatuko dizut!

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Irudirik bako mundua posiblea litzateke? Zelan gidatuko genuke seinalerik gabe? Eta bideko marrarik gabe? Zelan kokatuko ginateke hiri ezezagun batean maparik gabe? Zalantza hauek gizartean marrazketa baduela bere lekua erakusten dute.

Era berean badakigu denok noiz edo noiz marrazki bat egin dugula, zerbait erakusteko, edota hitzez azaldu ezin dena norbaiti helarazteko. Horregatik, irudia hezkuntza baliabide gisa erabiltzera gonbidatzen ditugu hezitzaileak, ikus-hezkuntzaren garratziaz jabetuz eta txikiengana komunikazio tresna baliotsu hau hurbilduz.

Irakasleak

  • Eider Eibar Zugazabeitia

    Arte Ederretan lizentziatua. Haur eta gazte literatura ilustratzailea. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

  • Miriam Peña Zabala

    Arte Ederretan Lizentziatua, EHUko Arte Ederretan Tesiaren 4.urtean “Letra eta irudiaren arteko harremana Álbum ilustratuan” izenburuko lanarekin. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

Helburuak

  • Ikus-hezkuntzak duen garrantziaz jabetzea
  • Marrazketaren oinarrizko egiturak hezitzailearen praktikaren barruan barneratzea
  • Edukiak barneratzeko bide berriei buruz hausnartzea, marrazkia tresna hartuz.

Edukiak

  • Marrazkiaren oinarriaren (egiturak, loturak, konposaketak… )azalpena ereduen bitartez.
  • Marrazketa teknika erraz eta esanguratsuak, edonork ikasteko modukoak.
  • Marrazketaren inguruan aztertutakoa behin barneratuta, hezkuntzan aplikatzeko baliabide praktikoak.

Metodologia

Eguna bi atal nagusitan banatuko da. Lehen atalean saio teoriko praktikoak izango dira. Bigarren atalean aurretik baloratutako ereduak kontutan izanda praktika izango da nagusi, taldeko dinamikak eta bakarkako ekintzak bideratuko dira.

Saio teoriko praktikoak izango dira. Hasierako orduetan ereduen bitartez azalduko dira lortu nahi diren helburuak. Bigarren atalean aurretik baloratutako ereduak kontutan izanda praktika izango da nagusi, taldeko dinamikak eta bakarkako ekintzak bideratuko dira.

Nori zuzendua

Haur hezkuntzako irakasle eta hezitzaileei orokorrean.

Marrazkia hezkuntza baliabidetzat erabili nahi duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

marrazketa, hezkuntza bisuala, marrazketa teknikak, hezkuntza, hezitzaileak, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.