Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Biologia eta Natur Zientziak
Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Gure ikasleek, zergatik ez dute ikasten nahi dugun bezala? Zergatik aldatu behar dugu gure irakasteko modua? Egun konpetentziek eta baliabide teknologiko berriek berebiziko protagonismoa bereganatu dute hezkuntzaren ziklo guztietan. Hori dela eta, ikasleek zenbait edukiak jakiteaz gain, gai izan behar dira egiten jakiteko, ezagutza horiek arazo baten aurrean aplikatuz.
Irakaskuntzaren erronka berri horien aurrean, ohiko eskola espositiboekin batera, ikaskuntza kooperatiboak eta teknologia berrien erabilpenak tresna egokitzat jo izan dira arlo guztietan, bai eta natur zientzietan ere. Ikastaro honetan, erreken biodibertsitatea eta kontserbazioaren azterketaren aitzakia harturik, irakaskuntza kooperatiboaren teknikak, taldeko lana eta teknologia berrien erabilpenean sakondu nahi da. Horretarako eskola espositiboak, mendiko eta laborategiko lana eta ordenagailuaren aurreko eskola praktikoak tartekatuko dira. Beraz, kasu praktiko baten bitartez, lan-taldeetan antolaturik, erreka baten kontserbazio-egoera determinatuko dute ikasleek, mendiko zein laborategiko lana eta teknologia berrien baliabideak uztartuz.
Biologian lizentziatua, bekaduna, UEUkidea.
Ekologian doktorea, UPV/EHUko ikerlaria Ekologia arloan. R programazio-hizkuntzan eta Ekologia eta ingurumen Zientzietako ikerketetan erabili ohi diren analisi estatistikoetan esperientzia du. UEUkidea.
Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.
Biologian doktorea, EHUko ekologia irakaslea eta UEUkidea.
Ingeniari industriala, EHUko irakaslea.
Gizarte Zientzietan doktorea eta EHUko irakaslea.
Biologian lizentziatua eta UEUkidea.
Gaiak metodologia aktiboen bitartez landuko dira, eskola espositiboak eta teknika kooperatiboak tartekatuz. Ikasleak lan-taldeetan antolatuko dira eta ikasgelan, mendian eta ikasgelatik kanpo eginiko lana azken egunean aurkeztuko dute.
Unibertsitate maila zein DBH-ko Irakaskuntzan aritzen den profesional orok, bereziki natur zientziaren alorrean. Metodologia didaktiko kooperatiboetan eta teknologia berrietan interesa duenak.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:15 |
Ikastaroaren aurkezpena. |
|
09:15-09:45 |
Zergatik aldatu irakasteko moduak? Ikaskuntza kooperatiboaren osagai nagusiak. Marko norbatiboa eta konpetentzien garapena. |
|
09:45-10:15 |
Irakaskuntza kooperatiboa. Poster dinamika. |
|
10:15-10:40 |
Irakaskuntza koooperatiboaren oinarria. Taldeetan lan egiteko estrategiak eta irizpideak. |
|
10:40-11:00 |
Lan-taldeen osaketa. |
|
11:00-11:45 |
Atsedena. |
|
11:45-12:30 |
Zer da erreka bat? Nola funtzionatzen du? |
|
12:30-13:15 |
Erreken kontserbazio-egoeraren indikatzaileak. Puzzle dinamika. |
|
13:15-14:00 |
Teknologia berriak eta irakaskuntza kooperatiboa. Adibide praktikoak. |
|
14:00-15:00 |
Erreken kontserbazio-egoera aztertzeko teknologia berrien baliabideak. |
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-09:30 |
Landa-lana antolaketa. |
|
09:30-12:00 |
Erreketara lagintzen. Irteera gidatua. |
|
12:00-14:00 |
Makroornogabeen identifikazioa lupa binokularren bitartez. |
|
14:00-15:00 |
Indize biotikoak eta morfologikoak kalkulatzen eta euskarri digitaletan sartzen. |
|
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-11:00 |
'Glogster' plataforman posterrak osatuz. Taldekako lana. |
|
11:00-11:45 |
Atsedena. |
|
11:45-12:30 |
Lan taldeen lana baloratzeko irizpideak. |
|
12:30-13:15 |
Konpetentziak ebaluatzeko estrategiak. |
|
13:15-14:30 |
Emaitzen lanen aurkezpena taldeka. |
|
14:30-15:00 |
Eztabaida orokorra. |