Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Biologia eta Natur Zientziak

Irakaskuntza kooperatiboa Natur Zientzietan: erreken kontserbazio-egoera aztergai.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro honi 22 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gure ikasleek, zergatik ez dute ikasten nahi dugun bezala? Zergatik aldatu behar dugu gure irakasteko modua? Egun konpetentziek eta baliabide teknologiko berriek berebiziko protagonismoa bereganatu dute hezkuntzaren ziklo guztietan. Hori dela eta, ikasleek zenbait edukiak jakiteaz gain, gai izan behar dira egiten jakiteko, ezagutza horiek arazo baten aurrean aplikatuz.

Irakaskuntzaren erronka berri horien aurrean, ohiko eskola espositiboekin batera, ikaskuntza kooperatiboak eta teknologia berrien erabilpenak tresna egokitzat jo izan dira arlo guztietan, bai eta natur zientzietan ere. Ikastaro honetan, erreken biodibertsitatea eta kontserbazioaren azterketaren aitzakia harturik, irakaskuntza kooperatiboaren teknikak, taldeko lana eta teknologia berrien erabilpenean sakondu nahi da. Horretarako eskola espositiboak, mendiko eta laborategiko lana eta ordenagailuaren aurreko eskola praktikoak tartekatuko dira. Beraz, kasu praktiko baten bitartez, lan-taldeetan antolaturik, erreka baten kontserbazio-egoera determinatuko dute ikasleek, mendiko zein laborategiko lana eta teknologia berrien baliabideak uztartuz.

Irakasleak

  • Ibon Aristi de la Hoz

    Biologian lizentziatua, bekaduna, UEUkidea.

  • Maite Arroita Azkarate

    Ekologian doktorea, UPV/EHUko ikerlaria Ekologia arloan. R programazio-hizkuntzan eta Ekologia eta ingurumen Zientzietako ikerketetan erabili ohi diren analisi estatistikoetan esperientzia du. UEUkidea.

  • Joserra Diez Lopez

    Biologian doktorea, EHUko irakaslea. Ikerlaria: ibaien funtzionamendu ekologikoa eta errestaurazioa, baita ingurumen hezkuntza eta haren didaktikan ere. UEUkidea.

  • Arturo Elosegi Irurtia

    Biologian doktorea, EHUko ekologia irakaslea eta UEUkidea.

  • Mikel Garmendia Mujika

    Ingeniari industriala, EHUko irakaslea.

  • Iker Ros Martinez de Lahidalga

    Gizarte Zientzietan doktorea eta EHUko irakaslea.

  • Aitziber Zufiaurre Martinez

    Biologian lizentziatua eta UEUkidea.

Helburuak

  • Erreken biodibertsitatea eta kontserbazio-egoera determinatzeko indizeak erabiltzea.
  • Ikaskuntza kooperatiboaren oinarriak ezagutu eta aplikatzea.
  • Teknologia berrien zenbait baliabideak erabiltzea.

Edukiak

  • Irakaskuntza kooperatiboa.
  • Teknologia berriak.
  • Erreken biodibertsitatearen azterketa eta kontserbazio-egoera.

Metodologia

Gaiak metodologia aktiboen bitartez landuko dira, eskola espositiboak eta teknika kooperatiboak tartekatuz. Ikasleak lan-taldeetan antolatuko dira eta ikasgelan, mendian eta ikasgelatik kanpo eginiko lana azken egunean aurkeztuko dute.

Nori zuzendua

Unibertsitate maila zein DBH-ko Irakaskuntzan aritzen den profesional orok, bereziki natur zientziaren alorrean. Metodologia didaktiko kooperatiboetan eta teknologia berrietan interesa duenak.

Egitaraua

2012-06-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Ikastaroaren aurkezpena.

09:15-09:45

Zergatik aldatu irakasteko moduak? Ikaskuntza kooperatiboaren osagai nagusiak. Marko norbatiboa eta konpetentzien garapena.

09:45-10:15

Irakaskuntza kooperatiboa. Poster dinamika.

10:15-10:40

Irakaskuntza koooperatiboaren oinarria. Taldeetan lan egiteko estrategiak eta irizpideak.

10:40-11:00

Lan-taldeen osaketa.

11:00-11:45

Atsedena.

11:45-12:30

Zer da erreka bat? Nola funtzionatzen du?

12:30-13:15

Erreken kontserbazio-egoeraren indikatzaileak. Puzzle dinamika.

13:15-14:00

Teknologia berriak eta irakaskuntza kooperatiboa. Adibide praktikoak.

14:00-15:00

Erreken kontserbazio-egoera aztertzeko teknologia berrien baliabideak.

2012-06-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Landa-lana antolaketa.

09:30-12:00

Erreketara lagintzen. Irteera gidatua.

12:00-14:00

Makroornogabeen identifikazioa lupa binokularren bitartez.

14:00-15:00

Indize biotikoak eta morfologikoak kalkulatzen eta euskarri digitaletan sartzen.

2012-06-28

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

'Glogster' plataforman posterrak osatuz. Taldekako lana.

11:00-11:45

Atsedena.

11:45-12:30

Lan taldeen lana baloratzeko irizpideak.

12:30-13:15

Konpetentziak ebaluatzeko estrategiak.

13:15-14:30

Emaitzen lanen aurkezpena taldeka.

14:30-15:00

Eztabaida orokorra.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

  • Ikasleak bere ordenagailu eramangarria edo portatila ekartzea komeni da.
  • Bigarren eguneko irteerarako (ekainak 27), mendiko arropa eta katiuskak ekartzea komeni da.

Etiketak

irakaskuntza kooperatiboa, IKTak, teknologia berriak, konpetentziak, biodibertsitatea, makroornogabeak, kontserbazioa, errekak, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.