Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia

Smartphonetarako aplikazioen programazioa Titanium erabilita.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

IKASTAROA BETE EGIN DA (2012-06-08). Hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaro honi 12 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gaur egun edonoren poltsikoan aurki dezakegu smartphone bat, Interneterako konexioa, GPSa, ukipen-pantaila eta hainbat aplikazio erabilgarri bere baitan dituen telefono mugikorra. Nahiz eta dagoeneko milaka aplikazio sorturik eta eskuragarri ditugun... zergatik ez norberak bere beharretarako aplikazioak sortzeko aukera izan?

Titanium Studio erabiliz bai Android sistema eragilea, bai Iphone smartphonetarako aplikazioak modu erraz batean gara daitezke, Javascript programazio lengoaia erabiliz.

Irakaslea

Helburuak

  • Titanium Studio eta bere dependentziak instalatzen ikastea.
  • Android edota Iphonetarako aplikazioak sortzeko gaitasuna lortzea.
  • Garatutako aplikazioak non eta nola banatu jakitea (Android Market / App Store bitartez).

Edukiak

  • Titanium Studio eta dependentzien instalazioa. Zergatik Titanium?
  • Oinarrizko interfazeak sortzea (leihoak, bistak,...)
  • Sarea erabiliz aplikazioak sortzea (webView...)
  • Irudiak, pelikulak eta soinuak aplikazioetan txertatzea.
  • GPS eta mapen erabilera.
  • Aplikazioak banatzea Android Market eta App Store bitartez.

Metodologia

Ikastaroa teoriko/praktikoa izango da. Bost orduko bi saio izanik, saio bakoitza bi azpisaiotan banatzea proposatzen da. Azpisaio bakoitzean teoria eta praktika txandakatuko dira ariketen bidez.

Nori zuzendua

Android duten mugikorretarako edo Iphonetarako aplikazioak garatzeko interesa duen edozeinentzat. Derrigorrezkoa da oinarrizko programazioaren ezagutza. Gainera, Javascript programazio lengoaiaren ezagutza izatea komenigarria litzateke ikastaroari etekin gehiago ateratzeko.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

informatika, programazioa, smartphone aplikazioak, iphone aplikazioak, javascript, android, titanium studio, titanium, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.