Udako Ikastaroak :: Osasuna

Kannabisa: eraginak osasunean eta erabilera terapeutikoak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

Ikastaro honi 10 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Euskal biztanleriaren heren batek probatu du noizbait kannabisa. Gainera, eguneroko kontsumo-tasak nabarmenki handitu dira azken urteetan. Kontsumo “ludikoa” edo “esperimentala” ohikoena bada ere, gero eta jende gehiago kannabisa kontsumitzen hasia da zenbait osasun arazoak arintzeko. Testuinguru honetan ezinbestekoa da, alde batetik kannabisak osasunerako dituen eraginak jakitea eta beste aldetik ere bere erabilpen terapeutikoak aztertzea.

Irakaslea

Helburuak

  • Kannabisaren eragin fisiologikoak azaltzea.
  • Kannabisaren kontsumoarekin lotutako balizko osasun arazoak aztertzea.
  • Kannabisaren erabilpen terapeutikoak aztertzea.

Edukiak

  • Sistema endokannabinoidearen ezaugarriak eta osagaiak.
  • Kannabisaren eragin fisiologikoak gorputzaren atal ezberdinetan.
  • Kannabisaren kontsumoaren arriskuak.
  • Kannabisaren erabilpen terapeutikoak.

Metodologia

Azalpen teorikoak eta ebidentzien inguruko eztabaida.

Nori zuzendua

Kannabisaren inguruan interesa duen edonori (erabiltzaileak, osasun-profesionalak, hezitzaileak, drogen inguruan lan egiten duten elkarteak...)

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

osasuna, terapeutika, kalamua, THC, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.