Udako Ikastaroak :: Itzulpengintza, Literatura

Literatura Unibertsala itzultzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2012(e)ko maiatzaren 14a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2012(e)ko ekainaren 17a

IKASTAROA BETETA. Hala ere, eman izena, itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

«Literatura Unibertsala» bildumaren hirugarren aroa hasi behar den honetan, hango lanez jardun nahi izan du EIZE elkarteak. Horretarako, bildumaren ikuspegi zabal bat eskaini nahi izan dugu, egitasmoak itzulpengintzaren eta literatura-kritikaren aldetik nolako eragina izan duen aztertu nahian.

Ikastaro hau EIZIErekin elkarlanean antolatu da.

Irakasleak

  • Juan Garzia Garmendia

    Itzultzailea, EHUko itzulpengintza akademikoaren arduraduna.

  • Miren Ibarluzea Santisteban

    Itzulpengintza eta interpretazioan lizentziaduna, masterra Euskal Fililogia eta Hizkuntzalaritzan,Bordeleko Unibertsitateko lektorea

  • Gerardo Markuleta Gutierrez

    Itzultzailea, idazlea, UEUkidea.

  • Ana I. Morales Carro

    Euskal Filologian lizentziatua eta hizkuntza teknologietan espezialista. Itzultzailea, interpretea eta idazlea.

  • Fernando Rey Escalera

    Itzultzailea eta zuzentzailea.

  • Karlos Zabala Oiartzabal

    Euskal filologian lizentziatua, itzultzaile profesionala.

Helburuak

  • «Literatura Unibertsala» bildumaren nondik norakoen berri ematea: nola sortu zen, nolako ibilbidea egin duen, zer asmo dituen etorkizunerako.
  • Euskal literatura-sistemaren barruan bildumak nolako eragina izan duen jorratzea.
  • Bildumak kritikaren aldetik nolako harrera izan duen aztertzea.
  • Bilduman aritutako itzultzaileen lana bertatik bertara ezagutzea.
  • Bildumak literatura-itzultzaileentzat zer-nolako garrantzia izan duen aztertzea.
  • Edizio-lanaren nondik norakoez jabetzea.
  • Itzulgaiak nola landu erakustea.
  • Itzultzaile-lanaren nolakoa aurkeztea.
  • Itzultzaileek zer behaztopa-harri izaten dituzten jakitea.

Edukiak

  • «Literatura Unibertsala» bilduma: historia eta bilakaera.
  • Literatura itzulia eta kritika: hedabideetako kritikak.
  • Literatura itzulia polisistemen ikuspegitik.
  • Itzultzeko baliabideak eta tresneria.
  • Itzultzea bera: praktika.
  • Itzultzailearen lana: eginkizunak, lanbidea...
  • Literatura-itzulpengintzaren bereizgarriak.

Metodologia

Ikastaroaren hasieran, sarrera teoriko moduko bat egingo du Miren Ibarluzea irakasleak. «Literatura Unibertsala» bildumaren historia aurkeztu ondoren, literatura itzulia literatura-sisteman kokatuko du, polisistemen teoria erabiliz eta hedabideetako kritika-iruzkinak aletuz.

Ikastaroaren bigarren zatian, berriz, bilduman aritutako zenbait itzultzailek jardungo dute. Bakoitzak bere ekarria egingo du, askotariko alderdiak kontuan izanez: bildumaren eragina, lan egiteko modua, liburugintza, arazo zehatzak…

Nori zuzendua

Itzulpengintzan nahiz literatura-kritikan interesa duen edonori.

Egitaraua

2012-06-26

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

'Literatura Unibertsala' bildumaren bideak.

  • Miren Ibarluzea Santisteban
11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Jane Austen: 'Harrotasuna eta aurrejuzkuak'.

15:00-17:00

Ivo Adritxen 'Zubi bat Drinaren gainean' eta zeharbidezko itzulpena.

2012-06-27

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Oharren batzuk poesiaren ontzi-aldaketaz.

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Ahal bezain hurbil, behar bezain urrun, 'e con molta cura'.

15:00-17:00

'La intrusa' itzuli ezina: Borges euskaraz.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Itxaron zerrenda

  • Ikastaroa bete egin da (2012-05-28) eta itxaron zerrenda irekiko da.
  • Ez egin ordainketarik guk hala adierazi arte.
  • Bajaren bat balego, itxaron zerrendako pertsonei izen emate ordenaren arabera deituko zaie.

Oharrak

EIZIEko kideek UEUk kideek duten deskontu bera izango dute, matrikula egiterakoan adierazi EIZIEko kidea bazara.

Etiketak

literatura, itzulpengintza, itzultzaile lana, euskal literatura, literatur kritika, klasikoak, klasikoak, eibar, udako ikastaroak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.