Udako Ikastaroak :: Sexologia

Sexuen esanahia eta esan nahia.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 27a

Izen ematea itxita.

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gaur egun sexua denon ahotan baldin badago ere, antzinako adabakietan oinarritutako esanahiak aurkitzen dira nonahi. Sexualitatearen inguruan ideiak berritzen saiatzen bagara ere, jarrerekin askotan kontraesanetan jausten gara, norberaren bizipen erotikoetan islatuz. Horrela, norberak gizon eta emakume izateko, bizitzeko eta adierazteko esanahiak eraikitzen ditu, askotan harremanetan esan nahi direnekin nahastuz. Zer-nolako emakumea eta gizona naiz eta izan nahi dut? Ikastaroan zehar, norbera ezagutzeko eta arakatzeko aukerak emateaz gain, hezkuntza munduan haur eta gazteen galderei erantzuteko jakintza teorikoak eta praktikoak eskainiko dira.

Irakaslea

Helburuak

Sexualitatearen zenbait alderditara hurbiltzea, giro egokia osatzea norberaren irrikak aztertzeko, gizon eta emakumeen arteko berezitasunak eta berdintasunak jorratzea, norberaren baliabideak zeintzuk diren deskubritzea, gorputza komunikaziorako funtsezko baliabidea bezala ikertzea eta era aberasgarrian ulertzeko gakoak eskuratzea.

Edukiak

  • Nortzuk gara eta zertara gatoz?
  • Nondik gatoz, nortzuk gara eta norantz goaz?: sexuaren etorrera eta bilakaera historian zehar.
  • Sexua/Sexualitatea. A zer nahaste-borrastea!: Kontzeptuak eta lengoaiak argitzen. Gure sexualitatearen dimentsioak ezagutu, gertatzen diren aldaketak hausnartu eta gure sexualitatearen orainean murgildu.
  • Desiratzen, erakartzen, maitemintzen: pertsona bat gustukoa dugunean zer sentitzen dugun aztertu. Giza erantzun sexuala: bertako faseak ezagutu eta norberaren ezaugarrietan murgildu. Norberaren baliabideak ezagutu bestearengana hurbiltzeko, topaketaren zailtasunak aztertu eta hurbiltzeko erak landu. Sexualitatea hobetu dezaketen baliabideak landu, zailtasunak uxatuz.
  • Bikotea: bikotearen inguruko mitoak ezagutu. Itxaropenak eta zailtasunak hausnartu, eta komunikaziorako guneak eta denborak erraztu.

Metodologia

Irekia eta parte-hartzailea da, teoria eta jolasak tartekatuz.

Nori zuzendua

Gai honetan interesa duenari.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

Iruñea, udako ikastaro, berdintasuna, komunikazioa, sexualitatea, bikotea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.