Udako Ikastaroak :: Filosofia

Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua.

  • Hasiera-data: 2011(e)ko uztailaren 18a
  • Amaiera-data: 2011(e)ko uztailaren 20a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 22 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Joxe Azurmendik euskaraz idazteko hautua egin zuen. Eta hala, bere lan nagusiak euskaraz idatzi ditu, bere pentsamenduaren ezagutza euskal mundura murriztuz. Bere pentsamenduaren indarra eta garrantzia ezagutzen duen edonorentzat eztabaidaezinak dira. Baina hala eta guztiz ere, ezin esan EHn bere pentsamendua ezagutzen denik. Kanpoko autore eta pentsalariak irakurtzen eta goratzen dihardugu bertoko handi bati merezi duen lekua aitortu gabe jarraitzen dugun bitartean. Ikastaro honekin, Joxe Azurmendiren pentsamendua ikuspuntu partzialetatik haratago, bere zabaltasunean ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu. Bere indar, garrantzi eta arantza guztiekin.

Irakasleak

Helburuak

  • Joxe Azurmendiren pentsamendua ezagutarazi eta zabaltzea.
  • Joxe Azurmendiren pentsamenduan interesa duen orori, hobeto ezagutzeko aukera ematea.
  • Joxe Azurmendiren pentsamenduaren indarra eta garrantzia azaldu eta ezagutaraztea.
  • Joxe Azurmendiren pentsamendua bere zabaltasunean azaltzen saiatzea. Orain arteko lanketa partzialak osatuz.

Edukiak

Joxeren pentsamenduaren barruan: -marxismoa, ezker berria, gizaberea, hizkuntzaren garrantzia, erlatibismoa, bizitzaren zentzua, baliore berrien bilaketa, etab.

Metodologia

Txosten bat banatuko zaie bi aste aurretik ikastaroan parte hartuko duten guztiei. Bertan, Azurmendiren liburuetatik aukeratutako pasarteak eta zitak egongo dira, aldez aurretik gaiarekin trebatu gaitezen.

Hiru egun horietan hitzaldiek hartuko dute tarterik handiena, nahiz eta galdera, proposamen eta eztabaida posibleei ez diegun aterik ixten.

Nori zuzendua

Filosofian interesa duen edonori, ez da jakintza berezirik behar ikastaroan parte hartzeko.

Egitaraua

2011-07-18

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena.

09:30-10:00

Sarrera. Azurmendiren hastapenak: testuingurua.

10:00-11:30

Puskailetan galdutako belaunaldia.

11:30-12:00

Atsedena. Mokadua.

12:00-13:30

Oraingo gazte eroak.

15:00-17:00

Mahai-ingurua: Belaunaldi baten lekuko.

2011-07-19

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera. Hizkuntza, herria eta marxismoa.

09:30-10:30

Gizakia abere hutsa da.

10:30-11:30

Two Rodes Together? Sozialismoa eta nazionalismoa ETAn eta ETAren inguruan, 1965-1973.

11:30-12:00

Atsedena. Mokadua.

12:00-13:00

Hizkuntza eta marxismoa.

15:00-16:30

Volksgeist edo Herri gogoa.

16:30-18:00

Espainolak eta euskaldunak.

2011-07-20

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Sarrera. Trilogia eta Gandiaga.

09:30-11:00

Bizitzaren zentzuaz.

11:00-11:30

Atsedena. Mokadua.

11:30-13:00

Hizkuntza eta erlatibismoa.

15:00-17:00

Mahai-ingurua: Azurmendiren ekarpenak euskal pentsamenduan.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

eibar, udako ikastaro, marxismoa, ezber berria, gizaberea, erlatibismoa, balore berriak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.