Udako Ikastaroak :: Soziologia

Auzolana eta herrigintza: bizimodu komunitarioak berpiztuz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 3a

IKASTAROA BETETA. Hala ere, eman izena eta itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Antolatuta dagoen herriak bere bilakaeran eragiteko gaitasuna du, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena. Herritarren autoantolakuntza funtsezkoa dugu gure historiaren subjektua izateko. Gaur egun, aldiz, merkatu kapitalistak eta administrazio publikoek euren logika merkantilistak eta normatibistak ezartzen dituzte eta, ondorioz, gure bizimoduak gero eta merkantilizatuago eta normatibizatuago daude. Zentzu horretan, gero eta nabarmenagoa da kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka: akumulazioaren eta etekinaren logika bateraezina da bizitzaren eta elkarren zaintzaren logikarekin. Egun krisian dagoena ez da soilik ekonomia, zibilizazio modu oso bat da, munduan egoteko eta bizitza ulertzeko modu bat: naturaren suntsiketan eta jendartearen desartikulazioan oinarritzen den modernitate kapitalista eta patriarkala. Herritarren autoantolakuntzak, auzolana eta herrigintzak, bere logika propioetan autozentratuz (ez logika merkantilistak ezta estatalistak), beste modu batez produzitu dezake jendartearen antolakuntza; elkarbizitza soziala eta ingurune naturala errespetatuko duen modu batez, bizitzaren birsortze-prozesuak zainduko dituen modu batez. Horrela izan da historikoki eta horrela izan daiteke aurrerantzean ere. Auzolana, herri-ekimena eta antolaketa modu komunitarioak, gure tradizioan dauden elkarbizitza modu preliberalak eta prekapitalistak diren neurrian, modu kritikoan aztertu behar ditugun argibide ugari eman ahal dizkigute.

Irakasleak

Helburuak

  • Ikastaroan parte hartuko duten lagun guztien artean auzolan eta herrigintzari buruzko gogoeta kolektibo egitea.
  • Herrigintzaren ikuspegitik lanean ari diren ekimen batzuk ezagutzea eta, denon artean, euren filosofia eta funtzionamendu-logika propioak identifikatzea. Baita elkarlanerako eta elkarrekin indartzeko egon daitezkeen aukerak aztertzea ere.
  • Auzolanaren ibilbide historikoaren berri eduki eta gaur eguneko erronkak aztertzea.

Edukiak

  • Auzolanaren eta Herrigintzaren azterketa: iragana, oraina eta nora goaz?
  • Herri-mugimenduen lan-dinamika.
  • Auzolanaren eta herrigintzaren perspektiba politikoa, ekonomikoa, antropologikoa, kulturala eta emozionala.
  • Herri-mugimenduen elkarlaguntza eta sarea.
  • Auzolanaren eta herrigintzaren erronkak hemen eta orain.

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea: Talde-dinamikak. Gogoeta kolektiboak.Bizipen integrala landuko duen metodologia.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen orori. Herrigintzan eta auzolanean lan egiten duen orori.

Egitaraua

2011-07-13

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Esnatze jolasa, gorpuztasuna landuz.

  • Ainara Riveras Irusta
09:30-10:00

Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada ekonomikoa.

Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean.

10:00-10:30

Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada kulturala.

Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean.

10:30-11:00

Talde dinamika.

11:00-11:30

Atsedena. Mokadua.

11:30-13:00

Esperientzien elkartrukea.

15:00-16:00

Talde dinamika.

16:00-17:00

Ebaluaketa.

Eskuratu ikastaroaren laburpen txostena Otarrean.

2011-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-10:00

Esnatze jolasa, gorpuztasuna landuz.

  • Ainara Riveras Irusta
10:00-11:00

Talde dinamika.

11:00-11:30

Atsedena. Mokadua.

11:30-12:00

Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada historikoa.

Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean.

12:00-12:30

Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada antropologikoa.

Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean.

12:30-13:00

Talde dinamika.

13:30-15:00

Bazkaria.

15:00-15:30

Esnatze jolasa.

  • Ainara Riveras Irusta
15:30-16:00

Auzolana eta herrigintza: talde harremanen begirada.

Eskuratu hitzaldi honen laburpena Otarrean.

16:00-16:30

Auzolana eta herrigintzaren inguruko begirada politikoa.

Ikusi hitzaldi honekin lotutako elkarrizketa Argian.

16:30-17:00

Talde dinamika.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

Eibar, udako ikastaro, eraldaketa soziala, gizarte-sormena, autoantolakuntza, merkatu kapitalista, merkantilismoa, modernitate kapitalista, herri-mugimenduak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.