Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Yoga-teknikak irakasle eta ikasleentzat.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gaur egun irakasle izatea ez da lan erraza. Ikasgai eta saioen prestaketa, azterketak prestatu eta zuzentzea, bilerak, ebaluazioak, gurasoekin elkarrizketak eta abar egiteaz gain, ikasleen kontzentrazio eza, dispertsioa, motibazio falta, emozio alteratuak, jarrera desegokiak eta abarrekin topo egiten dute. Guzti honek irakasleen osasunean eragiten du, estresaren ondorioz sistema inmunologikoa makaldu eta gaitz fisiko eta psikologikoak sortzeko arrisku handia dagoelako.

Yogako teknikek eragin hauek arindu eta aurreikusteaz gain, ikasleekin erabiltzeko oso baliagarriak dira, beraien kontzentrazioa handitu, lasaitasuna ezarri, adimenaren gaitasunak bizkortu, klaseko jarrerak hobetu eta ikasteko eta ulertzeko duten aldez aurretiko jarrera hobetzen bait da.

Yogako teknikak orain dela milaka urte belaunaldiz belaunaldi praktikatu dira, norberaren oreka eta osasun fisiko eta psiko-emozionala hobetuz.

Irakaslea

  • Marina Pintos Martikorena

    Pianoan lizentziatua, Piano Interpretazioan Masterra Arizonako Unibertsitatean. Yogako irakasle formakuntza, piano, musika eta yogako irakaslea.

Helburuak

  • Asana edo jarrera fisikoen bitartez gure gorputza sentitu, lasaitu, indartu, energia harmonikoki mugitu eta adimena lasaitu eta kontzentratzen ikasi.
  • Arnasketak, nerbio sisteman eta emozioetan daukan eragin zuzenaz jardun eta teknika hauek behar diren momentuetan erabiltzen ikasi.
  • Bisualizazioen bitartez norberaren eta ikasleen ikasteko gaitasunak handitzen ikasi.
  • Erlajazio sakonaren bitartez, fisiko eta psikologikoki lasaitzen eta eraberritzen ikasi.

Edukiak

  • Estresaren eragina osasunean.
  • Osasuna indartzeko 5 puntuak.
  • Gorputza: energi sistema.
  • Asana edo jarrera fisikoak eta beraien onurak.
  • Arnasketa prozesua. Bere eragina emozioetan. Arnasketa mota desberdinak.
  • Kontzentrazio ariketak.
  • Bisualizazioa. Azalpena eta teknika desberdinak.
  • Erlajazio sakona.

Metodologia

Gai bakoitzaren azalpen teorikoa egin ondoren, tekniken praktikari ekingo diogu. Yogak izaera esperimentala dauka, beraz saioak tekniken esperientzian oinarrituta egongo dira.

Nori zuzendua

Irakasle, hezitzaile, begirale edo edozein gurasoei zuzendua.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: esterilla bat, manta bat, arropa erosoa eta galtzerdiak.

Etiketak

Iruñea, udako ikastaro, estresa, osasuna, energi sistema, asana, arnasketa, kontzentrazioa, bisualizazioa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.