Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Matematika
Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
Matematika urrun ikusten den gaia da askorentzat eta abstraktua. Ukitu ezin daitekeena ikastea zaila da makina batentzat. Hori dela-eta, matematikako kontzeptu batzuk indartzeko baliagarria izan liteke paper-tolesketa erabiltzea, kinestetikoki, hots, ukipenaren bidez ikasten duten horientzat batik bat. Behin formaren bat egiten ikasita, behin eta berriz egin daitekeen gauza da gainera, behar den materiala papera besterik ez delako. Horrela, papiroflexiaren hastapena emanik ikasle (pertsona) bati, ikasle (pertsona) horrek bere kabuz gehiago ikasten jarrai lezake, galderak eratorriz bere burura.
Ulermena, sormena eta pentsatzeko gaitasuna era ludikoan landuko lirateke honela, matematikan aplikatua.
Informatikan ingeniaria. Bigarren hezkuntzako matematika irakasle izana. Papiroflexia irakasle profesionala.
Matematika aplikatua era sinplifikatuan aurkeztea litzateke helburua, matematika irakastea eta matematikaren irakaspena indartzea papiroflexia erabiliz, hezkuntza munduan batik bat (nahiz eta asialdi zein sendi mailan ere lan litekeen). Horretarako, paperezko formak egingo genituzke, bai forma trigonometrikoak (kuboa, isohedroa, dekahedroa...) baita bestelako formak ere, oinarrizko formetan (hiruki, karratu, hexagono eta abar) oinarritzen direnak. Ikasleek beraiek egindako forma geometrikoak eskutan edukiko lituzkete amaitutakoan, eta forma horien bolumena, ertzak, azalera... erlazioak eta abar deskriba litezke.
Izaera praktikoa luke ikastaroak. Ikasteko era kinestetikoa dutenek bereziki probestuko lukete gehien, ukipenez ikasteko aukera izango luketelako. Ikasleen autoestimua hobetzeko balio lezake, beraiek egiteko gai direla ikusiko luketelako. Ondoren beraien kabuz lantzen jarrai lezakete, etxean esaterako.
Zati ludikoa ere badu eta emaile-hartzailearen arteko harremana sendotzeko era litzateke hau ere.
Ikastaro praktikoa.
Lehen Hezkuntzako azken urteetako Matematika irakasleei. Bigarren Hezkuntzako lehen urteetako Matematika irakasleei. Asialdiko monitore, hezitzaile eta irakasleei. Gurasoei.
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
09:00-14:00 |
Papiroflexia |