Udako Ikastaroak :: Pedagogia, Matematika

Papiroflexia matematikan: ikasketa kinestesikoa.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Matematika urrun ikusten den gaia da askorentzat eta abstraktua. Ukitu ezin daitekeena ikastea zaila da makina batentzat. Hori dela-eta, matematikako kontzeptu batzuk indartzeko baliagarria izan liteke paper-tolesketa erabiltzea, kinestetikoki, hots, ukipenaren bidez ikasten duten horientzat batik bat. Behin formaren bat egiten ikasita, behin eta berriz egin daitekeen gauza da gainera, behar den materiala papera besterik ez delako. Horrela, papiroflexiaren hastapena emanik ikasle (pertsona) bati, ikasle (pertsona) horrek bere kabuz gehiago ikasten jarrai lezake, galderak eratorriz bere burura.

Ulermena, sormena eta pentsatzeko gaitasuna era ludikoan landuko lirateke honela, matematikan aplikatua.

Irakaslea

  • Marijoxe Azurtza Sorrondegi

    Informatikan ingeniaria. Bigarren hezkuntzako matematika irakasle izana. Papiroflexia irakasle profesionala.

Helburuak

  • Paper-tolesketa erabiliz, matematika aplikatua era sinplifikatuan ikastea.
  • Matematikaren kontzeptuak indartzea, era ludikoan, jakin-mina piztuz edo bultzatuz.
  • Aisialdirako baliagarria den zerbait irakastea, autoestimua nahiz “gai izatea” azpimarratuz.
  • Hartzaileak (ikasleak) bere kasa garatzen joan daitezkeen paper-tolesketa arloan barneratzea, galdetzeko zein pentsatzeko gaitasuna eta abstrakzioa landuz.

Edukiak

Matematika aplikatua era sinplifikatuan aurkeztea litzateke helburua, matematika irakastea eta matematikaren irakaspena indartzea papiroflexia erabiliz, hezkuntza munduan batik bat (nahiz eta asialdi zein sendi mailan ere lan litekeen). Horretarako, paperezko formak egingo genituzke, bai forma trigonometrikoak (kuboa, isohedroa, dekahedroa...) baita bestelako formak ere, oinarrizko formetan (hiruki, karratu, hexagono eta abar) oinarritzen direnak. Ikasleek beraiek egindako forma geometrikoak eskutan edukiko lituzkete amaitutakoan, eta forma horien bolumena, ertzak, azalera... erlazioak eta abar deskriba litezke.

Izaera praktikoa luke ikastaroak. Ikasteko era kinestetikoa dutenek bereziki probestuko lukete gehien, ukipenez ikasteko aukera izango luketelako. Ikasleen autoestimua hobetzeko balio lezake, beraiek egiteko gai direla ikusiko luketelako. Ondoren beraien kabuz lantzen jarrai lezakete, etxean esaterako.

Zati ludikoa ere badu eta emaile-hartzailearen arteko harremana sendotzeko era litzateke hau ere.

Metodologia

Ikastaro praktikoa.

Nori zuzendua

Lehen Hezkuntzako azken urteetako Matematika irakasleei. Bigarren Hezkuntzako lehen urteetako Matematika irakasleei. Asialdiko monitore, hezitzaile eta irakasleei. Gurasoei.

Egitaraua

2011-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Papiroflexia

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

Baiona, udako ikastaro, paper-tolesketa, matematika aplikatua, aisialdia, origami, ikastaroa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.