Udako Ikastaroak :: Soziolinguistika

Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak

  • Hasiera-data: 2011(e)ko uztailaren 18a
  • Amaiera-data: 2011(e)ko uztailaren 19a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gure gizartean euskararen ezagutza zabaltzeko aurrerapauso handiak egin ditugu azken hamarkadetan. Erabileraren bilakaera, aldiz, ez da neurri berekoa izan eta euskaraz egiteak oraindik ere adin batetik aurrerako haur eta gazteen artean bultzakada berezia eskatzen duen esparrua da.

 

Hori dela-eta, erabileran eragin dezaketen zenbait teknika bildu ditugu irakasleen esku jartzeko. Gure asmoa da teknika horiek lehenik eta behin irakasleek beraiek bizi ditzatela, ondoren euren inguruko ume eta gazteekin erabili ahal izateko.

Irakaslea

Helburuak

  • Ume eta gazteen artean euskararekiko jarrera aktiboak bultzatzeko baliabideak eskaintzea.
  • Helburuak finkatzeko, hausnarketarako eta sentsibilizatzeko teknikak ezagutzea.
  • Motibazio-ekintza berriak ezagutzea eta aplikatzeko aukera eskaintzea.

Edukiak

Ikastaro honetan motibazioa bi aldetik landuko genuke: lehenik eta behin, irakasle edo begiraleena eurena, eta ondoren, motibatu behar dituzten haur eta gazteak ardatz hartuta.

Kasu bietan, bizipen pertsonaletik abiatuta, taldearen hausnarketa bideratuko genuke honako kontzeptu hauei arreta berezia eskainiz:

  • Euskararekiko jarrerak: dauden ikuspuntu desberdinak ulertu, norberarena indartu eta besteena errespetatu ahal izateko.
  • Komunikazio eta jarrera emankorrak ahalbidetzeko PNLk eskaintzen dizkigun zenbait oinarri teoriko eta baliabide praktiko.

Bestetik, irakasleek gela barruan erabiltzeko motibazio-teknikak eskaini nahiko genituzke, lehenengo maisu-maistrek eurek erreminta bakoitzaren esperientzia izateko aukerarekin.

  • Hausnarketa- eta sentsibilizatze-teknikak.
  • Euskararen erabileran helburu berriak finkatzen laguntzeko irudikatze-teknikak.
  • Konpromisoak bideratzekoak.

Bukatzeko, motibazio-kanpainak prestatu eta garatzeko ideiak partekatu eta kontuan izateko zenbait alderdi

Metodologia

Normalizazio-lanetan 12 urteko esperientziaren ondorioz, hainbat esparru jorratuz motibazioan eragiteko teknikak batu ditugu, eta horiek praktikan jartzea izango da ikastaroaren zeregin nagusia. Ariketen diseinua beti parte-hartzera bideratuta egongo da, egitea ikasteko biderik onena izateaz gain, prozesu baten parte izateak emaitzekiko atxikipena dakarrelako eta, ondorioz, motibazioa areagotzen duelako. Parte-hartzea, beraz, bide eta xede izango dugu, eta irakasleek joera hori gero ikasgelan susta dezaten eragingo dugu.

Ikastaroa, ordea, teknika-bilduma soila izatetik haratago doa. Euskararen erabilera egunerokotasunera zabaltzeko ezagutza eta arauak ez direla nahikoa dagoeneko badakigu, erabilerarako gakoa borondatean datzalako. Alderdi subjektibo horri tresna egokiekin heltzeko, azken bost urteotan psikolinguistikarekin lotutako zenbait diziplina aztertu ditugu, hala nola Adimen Emozionalaren inguruko teoriak eta Programazio Neuro Linguistikoa (PNL). Horiek izango dira ikastaroaren ardatz inplizitua, eta zenbait kontzeptu ere modu esplizituan landuko ditugu, guztira pare bat orduko eduki teorikoak azalduz.

Nori zuzendua

Haur eta gazteekin euskararen inguruan lan egiten duten irakasle eta begiraleei, zein interesa duen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, iruñea, praktikotasuna, hausnarketa, sormena, erabilera, ezagutza

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.