Udako Ikastaroak :: Soziologia

Trantsizioak: petrolioarekiko dependentziatik haratago.

  • Hasiera-data: 2011(e)ko uztailaren 18a
  • Amaiera-data: 2011(e)ko uztailaren 19a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Trantsizio-mugimenduaren inguruko lehen zertzeladak agertzea litzateke ikastaro honen helburuetako bat. Horretarako jada martxan dauden proiektuak erabiliko ditugu, baita gure inguruan guk geuk eratu genitzakeenak ere, norberak inguruan dituen aukerak aztertuz. Ikastaroaren beste helburu bat, kontzientziazioa edo gaiaren gizarteratzea litzateke, trantsizio horren barneko pauso huts bat.

Irakaslea

  • Naiara Arri Garcia

    Politika Zientzietan Lizentziatua eta Genero eta Garapenean espezializatua. Une honetan trantsizio mugimendua ari da ikertzen Euskal Herrian.

Helburuak

  • Trantsizio-mugimendua aurkeztea eta gizarteratzea (era batera).
  • Gure inguruan dauden aukeren lokalizazioa egitea.
  • Ekintzarako estrategiak proposatzea.

Edukiak

  • Trantsizio-mugimenduaren nondik norakoak.
  • Adibide praktikoak.
  • Aukerak eta ekintzarako bide posibleak.

Metodologia

Era praktiko eta irekian landuko ditugu gaiak.

Nori zuzendua

Interesa duen orori

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, iruñea, ekologia, aldaketa, politika, gizartea, trantsizioak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.