Udako Ikastaroak :: Osasuna

Oreka emozionalerako terapia naturalak.

  • Hasiera-data: 2011(e)ko uztailaren 18a
  • Amaiera-data: 2011(e)ko uztailaren 20a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 18.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 22 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Batzuetan blokeatuta gaude eta sufritzen ari gara: estresa, beldurra, erruduntasuna, nahasteak, zalantzak, tristezia, segurtasun-falta, etsipena... Geure buruan konfiantza galtzen dugu eta ez dakigu eguneroko arazoei nola egin aurre. Gure ustez, huts eginez noski, edozein askotaz hobea da. Besteak mitifikatu eta gu gutxietsi. Ez dugu geure burua ezagutzen, ezta maitatzen ere. Ez gara konturatzen zenbat indar eta jakituria daukagun gure barnean, ez dugulako inoiz barrura begiratzen. Ez gara ere ausartzen gure amets sakonak aurrera eramaten. Egia esan poliki-poliki ahaztu egiten ditugu.

“IZAR” METHODOA metodologia iraultzailea da. Oso tresna boteretsua gure oreka lortzeko. Oinarri hauek ditu: 1.- Azken aurkikuntza eta ikerketa zientifikoak: Fisika Kuantikoa, Joe Dispenza eta Sare Neuronalak, Candance Pert eta Psikoneuroimmunologia, Masaru Emoto eta Uraren Mezuak. 2.- Nire esperientzia pertsonala naturopata eta irakasle bezala. Nik sortutako terapiak. 3.- Terapia Naturalak. Informazio gehiago izateko ikusi: www.itziarsalegi.com

Irakaslea

  • Itziar Salegi Urbieta

    Mikel Salegiren arreba.

    Naturopata eta psikoterapeuta.

Helburuak

  • Oreka emozionala. Emozioak ulertu eta bideratzen jakitea: beldurra, amorrua, erruduntasuna
  • Estrategia psikomentalak izatea bizitzari aurre egiteko. “IZAR METHODOA", irudikapen sortzailea, baieztapenak (hitzen boterea).
  • Terapia Naturalak erabiltzea, erremedioak eginez: sendabelarrak, aromaterapia.
  • Oreka lortzeko gorputzaren oreka behar dugu. Zentzumenen terapia erabiliko dugu: Ukimen energetikoa, Masajea, Kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa, eta Psikoaromaterapia
  • Jung-ek aztertutako sinboloak eta arketipoak (Jainkosak, mitoak) lantzea. Gure inkontzientea ezagutu eta ulertzeko. Kontzientearen eta inkontzientearen artean elkarrizketa orekatzailea izateko.

Edukiak

  • IZAR METHODOA. Estrategia zehatzak eta eraginkorrak ikasiko ditugu. Horien bidez ezagutuko dugu pentsamenduek eta emozioek duten garrantzia gure bizitza orekatzeko.
  • Irudikapen Sortzailea oso tresna eraginkorra da. Haren bidez guk erabakiko dugu zein pelikula ikusi nahi dugun gure multizine mentalean. Eta gure bizitzaren pelikularen gidoia guk idazten ikasiko dugu.
  • Baieztapenak. Hitzek izugarrizko boterea dute gure egoera psikomentalean.
  • Sendabelarrak eta Aromaterapia (sendabelar usaintsuak) erabiliko ditugu. Ikasle bakoitzak hiru erremedio egingo ditu bere oreka pertsonala lortzeko: 1.- “IZAR” ur homeopatikoa, 2.- psikoaromaterapiarekin egindako perfumea, 3.- aromaterapiarekin egindako masajerako krema.
  • Zentzumenen Terapia erabiliko dugu: ukimen energetikoa, kiromusikoterapia melodikoa eta perkutiboa, psikoaromaterapia eta masajea. Erraza ikasten. Oso efektiboa gure orekan.
  • Jung-en sinboloak eta arketipoak.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa. Ikasle bakoitzak 3 erremedio natural egingo ditu.

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: esterilla bat, manta bat eta kuxin bat.

Etiketak

udako ikastaro, iruñea, estresa, beldurra, erruduntasuna, nahasteak, zalantzak, tristezia, segurtasun falta, etsipena, konfiantza, izar methodoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.