Udako Ikastaroak :: Psikologia

Zoriontasunaren bila (heziketa emozionala).

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Badirudi gure bizitzaren parte handi bat zoriontasuna bilatzen pasatzen dugula, eta gehienetan kanpoan, benetako une zoriontsuez gehiegi konturatu gabe eta gure barruari kasu gehiegirik egin gabe. Azken urte hauetan, asko hitz egin da emozioez eta hauek ezagutzeko beharraz, aurrera egin ahal izateko eta bizitza zoriontsuagoa izateko. Badirudi ezinbestekoa dela heziketa emozionala egitea, eta hau izango da, ikastaro honen oinarria, heziketa emozionala eguneroko bizitzan.

Irakaslea

  • Eli Moreno Carrillo

    Psikologian lizentziatua. Hezkuntza publikoan 2008-2013, orientazioan eta dozentzian. 2000tik gaur egun arte, heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna: bitartekaritza, heziketa emozionala, sexualitatea eta generoa...

    Unibertsitatea.net atarian elkarrizketa.

Helburuak

  • Adimen Emozionalaren heziketa-beharraz jabetzea.
  • Heziketa Emozionalaren eragina gure bizitzan eta bizipenetan ikustea.
  • Adimen Emozionalaren osagaietan janztea.
  • Trebeziak entrenatzea.

Edukiak

  • Emozioa eta arrazoia.
  • Adimen Emozionala
  • Bizipenak eta pertzepzioak
  • Pertsona arteko harremanak.

Metodologia

Metodologia praktikoa erabiliko da, parte-hartze aktiboa bultzatuko da; horretarako zenbait baliabide eta teknika erabiliko dira: ikus-entzunezkoak, role-playing-ak, philips 66…

Nori zuzendua

Gaian interesa daukan edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, ikastaroa, eibar, Heziketa, emozioa, zoriontasuna, heziketa emozionala

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.