Udako Ikastaroak :: Informatika, Teknologia

Arduino eta hardware librerako sarrera

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Arduino elektronika irekiko proiektu bat da, hardware- eta software-prototipo errazak eraikitzeko aproposa. Objektu interaktiboak sortzean interesa duen edozein pertsonarentzat sortu zen.

Arduino erabiliz oso erraza da sentsoreak, motorrak, argiak eta abar erabiltzea, elektronikari buruzko ezagutza maila baxua edukita. Mikrokontrolatzailea kontrolatzeko Arduino lengoaia eta garapen-inguruneak erabiltzen dira, biak software librea.

Ikastaroa praktikan oinarritu nahi dugu, teoria kanpoan utzi gabe. Garapen-ingurunea eta lengoaia nola erabiltzen diren ikasiko dugu, muntaketa batzuk eginez: Argiak piztu eta itzali, motorrak mugitu mugimendua detektatuz gero, eta abar.

Bukaeran Arduino mikrokontrolatzailea ordenagailutik zuzenean kontrolatzeko aukerak ikusiko ditugu: firmata eta piduino.

Irakaslea

  • Maider Likona Santamarina

    Informatikan ingeniaria.

    unibertsitatea.net atarian irakasleari egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Hardware librea zer den erakustea.
  • Ordenagailuaren eta mundu errealaren arteko elkarreragin moduak aztertzea.
  • Sentsore eta eragingailuekin ibiltzeko IDE erraz bat ezagutzea.
  • Hardware libreari buruz Interneten dauden errekurtsoak ezagutzea.

Edukiak

  • Elektronikari buruzko oinarrizko ezagutzak: Led, erresistentzia, errelea, korrontea, boltajea...
  • Arduinoren aurkezpena: lengoaia, mikroa eta garapen-ingurunea.
  • Interneteko errekurtsoak.
  • Lehenengo muntaia: Argiak piztu eta itzali.
  • Praktikak: sentsore eta eragingailu ezberdinak erabiliz muntaketak egin.
  • Arduino kontrolatzeko modu alternatiboak: pyduino eta firmata.

Metodologia

Alde teorikoa: beharrezkoak diren ezagutzak eskolan azalduko dira eta banatuko den materialean bilduko dira.

Alde praktikoa: ikasle bakoitzari (edo binaka jarrita) muntaketak egin ahal izateko adina material emango zaio, eta denon artean muntaketak egingo ditugu. Garapen propioak egiteko denbora ere egongo da.

Nori zuzendua

Elektronika gustuko duen edozein pertsonari zuzendua dago. Ez da ezagutza berezirik behar, baina oinarrizko programazio-ezagutzak eta elektronikari buruzkoak eskertuko dira.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasle bakoitzak muntaketak egiteko honako material hau jasoko du:

  • Arduino bat.
  • Protoboard bat.
  • Sentsoreak, eragingailuak eta kableak.

Material hau ordaintzeko, ikasleak lehen egunean 40€ ekarri beharko ditu.

Etiketak

udako ikastaro, eibar, Hardware askea, elektronika, software, software

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.