Udako Ikastaroak :: Geografia
Ikastaro honi 30 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.
GPSa oso tresna egokia da mendizale, lurraldearen kudeatzaile, ingurumeneko hezitzaile zein bestelako teknikari batzuentzat. Hala ere, oraindik tresna honek dituen ahalmenak ezezagunak dira. Batzuetan, teknologiek nolabaiteko beldurra sorrarazten dutelako, beste batzuetan, ezjakintasunagatik edo denbora faltagatik. Ikastaro honekin, GPSa erabiltzeko lehenengo sarrera edo hurbilpen bat eskaini nahi dugu eta horretarako azken urteotan zabaldu den “jolas” edo ekintza dibertigarri batez baliatuko gara: Geocaching-a. Baina zer da geocaching-a? Danok ezagutzen dugun “altxorraren bila” da geocaching-a, eta altxorrak aurkitzeko GPSaz baliatuko gara.
Geocaching-aren altxorrak hirian zein ingurune zabaletan kokatu daitezke. Altxor horien bilaketetan bestelako baliabide pedagogiko batzuen erabileraz ere ohartu ahal izango gara.
Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.
Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.
Lehenengo aurrez-aurreko saio batean GPSaren oinarriak azalduko dira, bai tresnari berari dagokionez, bai eta dauzkan erabilerei dagokienez (beharrezko informazioa deskargatzea, ibilbide bat prestatzea, GPS baten ibilbidea grabatzea... ).
On line, eta UEUren e-irakaskuntzarako plataformaren bitartez, hainbat ariketa proposatuko dira, ikasleak GPSaren erabileran trebatzeko.
Azkenik eta saio praktiko batean, Geocaching saio bat antolatuko da. Ikasleak taldeka arituko dira hainbat geocache topatzeko asmotan.
Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: mendi GPSa.
Ikastaroaren egutegia: