Udako Ikastaroak :: Geografia

GPSaren erabilerarako hurbilpen erakargarria: Geocaching.

  • Izaera: Erdi presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro honi 30 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

GPSa oso tresna egokia da mendizale, lurraldearen kudeatzaile, ingurumeneko hezitzaile zein bestelako teknikari batzuentzat. Hala ere, oraindik tresna honek dituen ahalmenak ezezagunak dira. Batzuetan, teknologiek nolabaiteko beldurra sorrarazten dutelako, beste batzuetan, ezjakintasunagatik edo denbora faltagatik. Ikastaro honekin, GPSa erabiltzeko lehenengo sarrera edo hurbilpen bat eskaini nahi dugu eta horretarako azken urteotan zabaldu den “jolas” edo ekintza dibertigarri batez baliatuko gara: Geocaching-a. Baina zer da geocaching-a? Danok ezagutzen dugun “altxorraren bila” da geocaching-a, eta altxorrak aurkitzeko GPSaz baliatuko gara.

Geocaching-aren altxorrak hirian zein ingurune zabaletan kokatu daitezke. Altxor horien bilaketetan bestelako baliabide pedagogiko batzuen erabileraz ere ohartu ahal izango gara.

Irakasleak

  • Joseba Dorado Lopez

    Geografian lizentziatua. Lan jarduna Ingeneritza munduko Geografiako Informazio Sistemetan (GIS eta GPS lanetan) eta Ingurumeneko inpaktu ebaluazioan.

  • Borja Ruiz Huerta

    Geografian lizentziatua. CEA eta GIS-en inguruko graduondokoa. Lan jarduera obra zibiletako ingurumen gaietan eta GIS arduradun. UEUkidea da.

Helburuak

  • GPSaren oinarriak ezagutzea.
  • Mendiko GPSaren erabileran trebatzea.
  • Geocaching ezagutzea.
  • Natura ezagutzeko tresna teknologiko batez baliatzea.

Edukiak

  • GPSaren funtsa.
  • Mendiko GPS tresnaren oinarrizko erabilera.
  • Mendiko GPSa geokatxing erabilerarako.

Metodologia

Lehenengo aurrez-aurreko saio batean GPSaren oinarriak azalduko dira, bai tresnari berari dagokionez, bai eta dauzkan erabilerei dagokienez (beharrezko informazioa deskargatzea, ibilbide bat prestatzea, GPS baten ibilbidea grabatzea... ).

On line, eta UEUren e-irakaskuntzarako plataformaren bitartez, hainbat ariketa proposatuko dira, ikasleak GPSaren erabileran trebatzeko.

Azkenik eta saio praktiko batean, Geocaching saio bat antolatuko da. Ikasleak taldeka arituko dira hainbat geocache topatzeko asmotan.

Nori zuzendua

  • GPSaren erabileran aritu nahi duen edonori.
  • Geocaching zer den ezagutu nahi dutenei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasle bakoitzak ekarri beharrekoa: mendi GPSa.

Ikastaroaren egutegia:

  • uztailak 15: 1. aurrez aurreko saioa (15:00-18:00)
  • uztailak 18-22: on line
  • uztailak 23: irteera (9:00-14:00)