Udako Ikastaroak :: Marrazkigintza, Pedagogia

Haur-literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Irudien gizartean bizi gara. Askotan ez dugu ikusten nahi duguna, baizik eta besteek ikustea nahi dutena. Gizarte-joko bat planteatzen da; guk ikusi eta kontzeptuak barneratzen ditugun era berean, guri ere begiratzen digute, gura jarrera aztertuz…

Nahaste-borraste horren erdian haurrak daude eta haiek hezteaz arduratzen diren ilustrazio eta irudiak. Irudi-hezkuntza egoki batek ilustrazio egokiaren aukeraketan lagun dezake, bakoitzak bere aukeraketa propioa eginez eta ez beste batek guretzako aurrerabaki duena nagusituz.

Irakasleak

  • Eider Eibar Zugazabeitia

    Arte Ederretan lizentziatua. Haur eta gazte literatura ilustratzailea. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

  • Miriam Peña Zabala

    Arte Ederretan Lizentziatua, EHUko Arte Ederretan Tesiaren 4.urtean “Letra eta irudiaren arteko harremana Álbum ilustratuan” izenburuko lanarekin. UEUkidea.

    Unibertsitatea.net atariko elkarrizketa.

Helburuak

  • Hezkuntzan irudiak duen garrantziaz jabetzea.
  • Bizipenak, ikerketak eta proposamenak baloratzea.
  • Hezitzaileek zelan bideratu dezaketen irudien informazioa aztertzea.

Edukiak

  • Haurrek gizartetik barneratzen dituzten irudien analisia.
  • Haur-literaturan irudiak izan duen garapenaren analisia. Jasandako aldaketak eta berriztapenak.
  • Album ilustratuaren erabilgarritasuna: hezitzailearen formakuntza irudiaren analisiarekiko. Interpretazioa eta erabilgarritasuna.

Metodologia

Saio teoriko-praktikoetan banatuko da eguna. Lehenengo orduetan adibide teorikoak jarriko dira bideo eta gure gizartean dauden irudien bitartez. Bigarren saioetan taldeko ekintzak planteatuko dira non bakoitzaren maila kontzeptuala landuko den.

Nori zuzendua

Haur Hezkuntzako irakasleei edota haurrentzako ilustrazioei garrantzia ematen dion edozeini.

Egitaraua

2011-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-12:00

Haur-literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan

12:00-14:00

Ipuinarekin esperientziak (solasaldia).

2011-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Haur-literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan

2011-07-06

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Haur-literaturako irudien eragina Haur Hezkuntzan

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, Irudiak, Ikus-hezkuntza, hezitzailearen jarrera, ilustrazioa, ipuina, haur hezkuntza, haurra

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.