Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Irakaslea eszenan.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 10.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

 

Ikastaro honi 12 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Irakaslearen lana jendaurreko lana da, gure publikoa oso desberdina da: ikasleak, lankideak, gurasoak, etab. Irakaslearen eta aktore baten lanak antzekoak dira, irakasleak bere “publikoaren” atentzioa lortu behar du eta mezu konkretu bat helarazi nahi dio, horretarako gorputza, arnasketa, ahotsa, espazioa, hizkuntzaren adierazteko gaitasunak, etab. landu behar ditu, hau da, aktore batek bere formazioan garatzen dituen teknika berdinak.

Irakaslea

Helburuak

  • Irakaslea aktorearen teknikak eguneroko lanean erabiltzeko gai izatea.
  • Irakaslea bere lanean gertatzen denaz kontzienteagoa izatea.
  • Ziurrago eta erlaxatuago egotea.
  • Norberaren lanaren ikuspuntu berri eta aberasgarria ezagutzea.

Edukiak

  • Gorputza, arnasketa, ahotsa eta mugimendua espazioan.
  • Agertokiaren nondik norakoak, gaitasunak, abantailak eta arriskuak.
  • Geure buruaren eta kanpoaldearen kontzientzia.
  • Ikaslea eta agertokia, txikitatik besteen aurrean era gozagarri batean aritzeko nondik norakoak.

Metodologia

Praktikatuz, etengabe taldea publikoa izango da eta gela agertokia, bertan bizi eta barneratuko dugu dena, geure burua bideoz grabatu eta ikusi egingo dugu.

Nori zuzendua

Bereziki irakasle edo irakaslegai direnei, hala ere jendaurrean aritu behar den edonori zuzenduta dago.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, baiona, jendaurreko lanean gozatu, guraso, ikasle, irakasle, publikoa

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.