Udako Ikastaroak :: Soziologia

Euzkadi euzkotarron aberria da?: Euskal identitatearen hausnarketa XXI. mendearen hasieran.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Sabino Aranaren esaldiak ehun urte beteko dituen honetan, euskal identitatearen oinarritzat izan ditugun hainbat adierazle partikularren inguruko hausnarketa abiarazi nahi dugu. Egungo testuinguru global eta postmodernoan, hizkuntza edota lurraldetasuna bezalako erantzunak euskalduntasuna zer den argitzeko erantzun antzuak direla pentsatuz, orain arte gure nortasuna ulertzeko baliagarria izan zaigun galdera aldatzeko proposamenarekin gatoz: euskal identitatea “zer da” jakin baino, “zelan garatzen da” horretan sakondu nahi dugu. Gure asmoa, beraz, euskal identitatea birsortzen duten praktika eta diskurtsoen azterketan sakontzea da, bide horretan nortasunari dagozkion erantzun aberats eta osatuagoak jasoko ditugulakoan. Era berean, hauen emaitza diren euskal identitatearen errepresentazio edota irudikapenen inguruan hausnartu nahiko genuke: zeintzuk diren, zer aldagairen arabera moldatzen diren eta hauek nork sortu eta zelan birproduzitzen ditugun zalantzan jartzeko asmoz.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal identitatea ulertzeko eta aztertzeko bestelako perspektiba baten beharraz hausnartzea.
  • Hau garatzen duten praktika eta sinboloak identifikatzea eta kolokan jartzea.
  • Euskal identitatearen irudikapen sozialak eta imaginario kolektiboaren osaketaz aritzea.
  • “Euskalduntasunaren” eragileak argitara ekarri (instituzioak, subjektuak, irudikapen sozialak...) eta beraien influentziaz gogoeta egitea.

Edukiak

  • Azken urteetan euskal identitatearen ulerkera teorikoak izan duen bilakaera historikoa.
  • Egungo euskal gizartearen testuinguruaren klabeak identifikatu eta sakondu.
  • Transformatzen ari den euskal identitatea aztertzeko orain arteko erraminta eta ikuskeren egokitzapena: teoria orokorrak (generoa, nazionala...) gure kasura mugatu.

Metodologia

Eduki hauek guztiak behar bezala mamitu ahal izateko, beraz, hiru eguneko iraupena izango duen ikastaro bat egin nahi dugu: goizetan, euskal identitatearen inguruan ikuspegi berritzaile eta desberdin bat proposatzen duten zenbait ikertzaile gazte gonbidatuko ditugu, gaiaren harira egin dituzten ikerketak aurkeztu eta ezagutzeko parada izanik. Arratsaldetan, aldiz, saioei kutsu parte-hartzaileago bat eman nahi diegu, zenbait ariketaren bitartez goizeko eduki teorikoak praktikan jar daitezen. Hauek, hainabt arlotako pertsonen (musika, literatura, kirola...) testigantzek zein bideo-emanaldien bitartez bideraturiko mahai-inguruek borobilduko dituzte, partaideak ikastaroaren zentro bilakatuz. Ikastaroak, beraz, orotara 12 ordu izango ditu: 3 goizez (ikertzaileen eduki teorikoak) eta 2 arratsaldez (testigantza, eta ariketak), lehen bi egunetan; eta 2 ordu goizez hirugarrenean (kurtsoaren balorazioa eta sintesia egiteko).

Nori zuzendua

Orokorrean, euskal identitatearen inguruan interesa duen edozein pertsonari zuzentzen gatzaizkio. Bereziki, gaia Gizarte Zientzietatik lantzen duten ikertzaileei, eta zehazki, euskal gazte ikasle zein lizentziatuei.

Egitaraua

2011-07-04

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Aurkezpena.

09:30-10:30

Azken urteetako euskal identitatearen ulerkera teorikoak eta egungo euskal identitatea aztertzeko abiapuntu bat.

10:30-11:00

Atsedena. Mokadua.

11:45-12:15

Praktika.

15:00-17:00

Erreferente sinboliko tradizionalen birmoldaketa eta egungo imaginario kolektibo euskaldunaren inguruko hausnarketa.

15:01-16:00

Artearen ikuspegitik egindako proposamena.

16:00-17:00

Musikaren azterketatik burututako ekarpena.

  • Ion Andoni Del Amo Castro

2011-07-05

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:15

Aurreko egunean eztabaidatutakoaren laburpena.

09:30-11:00

Egungo euskal identitatea ulertzeko proposamena: erreminta eta ikuskeren egokitzapena. Partaide guztien arteko solasaldia.

11:00-11:30

Atsedena. Mokadua.

11:30-13:00

Euskal identitatearen garapenaren inguruko zenbait ikerketa.

11:31-12:15

Kirola eta identitatea.

  • Ekain Rojo Labaien
12:15-13:00

Euskal diasporako gazteen identitateak.

  • Oihane Garcia Santiago
15:00-16:00

Online sare sozialak eta euskal identitate digitala: .eus eta EH 2.0

16:00-17:00

Borobiltzea: hausnarketa, balorazioa, kritikak eta erronkak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, baiona, Euskal identitatea, irudikapenak, performatibitatea, sinboloak, praktikak

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.