Udako Ikastaroak :: Ikuskizunak, Pedagogia

Clown ikastaroa (hastapenak).

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 26a

Ikastaro honi 18 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Clown-a edo pailazoa izaki zeharo bizia da. Edozerk harritzen du, haur baten moduan egunero mundua ezagutzen doa. Haurrak gurasoei begiradaren bitartez topatutakoa kontatzen dion moduan, pailazoak ere gauza bera egiten du publikoarekin.

Izaki bitxi horrek publikoaren beharra du existitzeko, izaki komunikatzailea baita. Guztia kontatzen du, bere emozio txikienetatik handienetara. Pailazoa emozioen maisua da. Badaki zer sentitzen duen une oro eta azaldu egiten digu. Pailazoa oso optimista da eta edozein egoerari aurre egiteko gai denez, inprobisazioaren maisua dela ere esan dezakegu. Clown-a librea da, momentuan bizi den izaki librea. Bizi duen intentsitatearen bidez eraikitzen doa etorkizuna. Sentitzen duenaren arabera erabakitzen du bere bidea. Iraganean edo etorkizunean pentsatzen hasten denean zuzenean irudimenarekin jolasten jarriko da, momentuan bizitzen baita.

Pailazo batentzat bizitza, bere bizitza, komunikazioa da.

Irakaslea

  • Iosu Florentino Badiola

    KABIA antzerki ikerkuntza guneko partaidea. Bilbao eszenako irakaslea.

Helburuak

  • Ikasleek clown-aren kodeak ikastea.
  • Pailazoek mundua ikusteko duten modua ezagutzea.
  • Ikasle bakoitzak bere pailazoaren izaera identifikatzea.
  • Ikasle bakoitzak pailazoaren bidean gozatzea.

Edukiak

  • Begirada komunikatzeko ezinbestekoa den tresna landuko dugu.
  • Taldekideen arteko entzumena funtsezkoa izanda, arreta handia jarriko diogu.
  • Gorputza adierazteko erabiliko dugunez, gorputz-adierazpena landuko dugu.
  • Ikasle bakoitzak bere izaera eta jarrerak hobeto identifikatzeko, bakoitzaren adimen emozionalaren behaketa egingo dugu. Inozentzia egoera nagusia izan da.

Metodologia

Luzaketa eta beroketen bidez bakoitzak bere mundutik dakarren estres eta arazoak alboratzeko asmoarekin hasiko dugu eguna.

Taldearen barneko entzumena, ezagutza eta harremanak jolas batzuen bidez landuko ditugu.

Pailazoaren ikuspegi orokorrean murgiltzeko ere, zenbait jolas egingo ditugu.

Pailazoaren begiratzeko modua, erlazionatzeko modua eta teknikak ere jolasen bidez egingo ditugu.

Azkenik ikasleek klown arropa ipini ostean inprobisazioekin hasiko gara.

Inprobisazioen bitartez ikasitako guztia praktikan jarri.

Ondoren feedback bat egingo dugu egoerak aztertzeko.

Nori zuzendua

Bere buruaz barre egiteko gogoa duenari.

Mundua berriro ere ume baten ikuspegiarekin ikusi nahi duenari.

Jolasteko gogo handiarekin dagoen edonori.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Oharrak

Ikasleek ekarri beharrekoa: arropa erosoa, galtzerdi lodiak, jertse lodia eta esterilla edo manta bat.

Etiketak

udako ikastaro, baiona, ikastaro, Jolasa, gozamena, emozioa, norberaren ezagutza, komunikazioa, inozentzia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.