Udako Ikastaroak :: Komunikazioa

Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Norberaren errealitate-guneak, irizpideak, jakintzak eta esperientziak modu eraginkorrean partekatzeko exijentzia gero eta handiagoa da gure gizartean.

Gero eta jardun eta lanbide gehiagotan nabarmentzen den eskakizun horri, oro har, egoki komunikatzeko gaitasuna deitu ohi diogu.

Egokitasun horrek, hizkuntza-gaitasunaz bezainbeste, ñabardura paralinguistiko edo fonetikoen erabilera zaindua eta komunikazio kinestesikoari, proxemikoari eta kronemikoari buruzko ardura ere eskatzen ditu.

Norberaren komunikatzaile-sena jantzi eta hobetu nahiak mezuen eduki informatiboa zehaztasunez eta neurriz lantzera garamatza, baita egituratzera bezainbat, hartzailearekiko harreman-biderik eraginkorrenaz kezkatzera ere.

Hamar orduko ikastaldi praktiko honek, norberaren bizi-proiektua, komunikazio-proiektu bezala hobeto kudeatzen hasteko oinarri teorikoak lantzen ditu, autobehaketaren eta jarduera praktikoaren arteko etengabeko zubigintzan.

Irakasleak

  • Julian Beloki Guerra

    Euskadi Irratiko Jakinminez irratsaioko arduraduna eta aurkezlea. Komunikazio ikastaro eta masterretan esperientziaduna 2005az geroztik.

  • Yolanda Mendiola Mirasolain

    Zuzenbidean Lizentziatua, ETBko Sautrela eta Haratago saiotako erredakzio taldekide. Antzerki ikaslea Baionako Théâtre des Chimères antolatzen dituen tailerretan.

Helburuak

  • Komunikazio eraginkorraren oinarri teorikoak finkatzea.
  • Norberaren komunikazio-gaitasunak hobeto ezagutzea.
  • Norberaren gaitasunen ezaugarriak taldean partekatzea.
  • Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko praktikak egitea.

Edukiak

1. Hizezko komunikazioa

Ahozko komunikazioa:

  • Ahoz esana: harremanezkoa, informatiboa.

Idatzizko komunikazioa:

  • Gogoeta - Egituraketa
  • Zuzenketa - Berridazketa
  • Esateko idatzi (ahoskotasun idatzia)

2. Hitzik gabeko komunikazioa.

Komunikazio paralinguistikoa (fonetikoa):

  • Tinbrea
  • Tonua
  • Modulazioa
  • Bolumena
  • Erritmoa
  • Musika
  • Ahoskera
  • Isiluneak

Komunikazio kinestesikoa

  • Aurpegikerak
  • Gorputz-imintzioak
  • Begien adierazkortasuna
  • Itxura fisikoa
  • Irudi osagarriak
  • Bestelako lagungarriak
  • Proxemia
  • Psikogeografia (ingurunea)

Metodologia

% 10 ikasleen autoebaluazio-praktikei eskainia. Horretarako, galdeketa-teknikak, ebaluazio-testak eta behaketa-teknikak erabiliko dira.

% 20 euskarri teorikoen azalpenei eskainia, irudiz eta testuz osatutako aurkezpen proiektatuak erabiliz. Garrantzi berezia emango zaio kontzeptuen azalpen teorikoa eraginkortzen duten euskarri eta osagarri grafikoen, irudien eta adibideen erabilerari.

% 70 ariketa praktikoak egiteko [kamara aurreko ariketak barne].

Nori zuzendua

Oro har, norberaren komunikazio publikorako gaitasuna nolakoa den kontrastatu eta hobekuntza-bide praktikoak lantzen hasi nahi duen edonori. Bereziki, eguneroko jardun profesionalean pertsona arteko komunikazioaren eta publikoaren oinetakoak estu samar sentitzen dituenari [irakaskuntzan, lan-taldeen kudeaketan, proiektu-zuzendaritzan, publikoarekiko harreman-egoeretan, ikus-entzunezko kazetaritzan…]

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, iruñea, Komunikazioa, komunikaziogintza, gaitasun komunikatiboa, komunikazio publikoa, abilidade komunikatiboak, pertsona arteko harremanak, jendaurrean hitzegitea, komunikazio paralinguistikoa, prosodia, komunikazio kinestesikoa, proxemia, kronemia

Copyright @ 2018 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.