Udako Ikastaroak :: Psikologia

Grafologiarako sarrera.

  • Hasiera-data: 2011(e)ko uztailaren 18a
  • Amaiera-data: 2011(e)ko uztailaren 19a
  • Tokia: Iruñea- Jaso Ikastola
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/jaso-ikastola-1/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 10a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Idazkeran gure benetako izaera islatzen da eta horrekin gure sentimendurik ezkutuenak nabari egiten dira. Hori dela-eta, gure idazkera moldatzen dugun heinean, gure izaera ere moldatu egiten da. Grafologia idazkera aztertzen duen zientzia da, beraz, berau ikasteak baliabideak ematen dizkigu geure burua eta inguratzen gaituzten pertsonak hobeto ezagutzeko

Irakaslea

  • Ziortza Carranza Ramirez

    Psikologian lizentziatua (EHU), Tanatologian aditua (La Laguna Unibertsitatea, Tenerife) eta Grafologoa.

Helburuak

  • Grafologia ezagutzea.
  • Idazkeraren ezaugarri garrantzitsuenak aztertu eta horien esanahia ikastea.
  • Gure izaera eta emozioak hizkietan nola islatzen diren hausnartzea.
  • Ikasitakoa martxan jartzeko abileziak jorratzea.

Edukiak

1. Grafologiaren historia.

2. Grafologiaren aplikazioak.

3. Margenak, lerroak eta hizkien hausnarketa.

  • Margenak
  • Hitzen kokapena
  • Hizkien tamaina eta forma
  • Lerroen norabidea
  • Hizkirik esanguratsuenak: c, g, m, i eta t

4. Sinadura.

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa izango da

Nori zuzendua

Interesa duen edonori.

Egitaraua

2011-07-18

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-14:00

Grafologiarako sarrera

  • Ziortza Carranza Ramirez

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

udako ikastaro, hizkera, autoezagutza, idazketa, sentimenduak, izaera, baliabideak, iruñea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.