Udako Ikastaroak :: Historia, Hizkuntzalaritza

Euskal Herriko Ahozko Ondarea: bilketa, katalogazioa eta hedapena.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko uztailaren 3a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Ikastaroa Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatua da.

Euskal Herriaren historia, orain arte izan garena eta gaur egun garena ulertzeko, ezinbestekoa dugu gure aurretikoen ondarea jasotzea. Ahozko ondarearekin batera, herri-hizkera jasotzen dugu. Izan ere, ahozko transmisioan, kultura-ezagutza guztiaren transmisioaz gainera, hizkuntzaren beraren transmisioa ere gertatzen da. Horrekin batera beste hainbat ezaugarri kultural eta sozial transmititzen dira zuzenean edo zeharka.

Herri honek urte eta gizaldietan zehar bizitzaren hainbat arlotan (zaletasunetan, lanbideetan, ohituretan, jaietan, musikan, besteekiko errespetuan...) jasotako jakituria, herriaren beraren izaera, talde horrek munduaz duen ikuspegia ulertzen dugu. Gure historiaren berri zuzenean bizi izan zutenengandik jaso eta ondorengoei eskaintzea ezinbestekoa da, horretarako gaur eguneko teknologia berriez baliatuz.

Irakasleak

Helburuak

  • Ahozko ondarea batzeko eta katalogatzeko metodologia ezagutzea.
  • Jasotako materiala nola hedatu azaltzea, Euskal Herriko esperientzia batzuk ezagutuz.
  • Grabaketak egiten, lantzen eta sareratzen praktikatzea, egokiak diren irizpide eta baliabideekin.

Edukiak

  • Ahozko ondarearen bilketa. Orain arte egin izan dena ezagutu.
  • Ahozko ondarea biltzeko eta katalogatzeko moduak: metodologia eta baliabideak.
  • Transkripzioak eta bideo-edizioa.
  • Elkarrizketak egin, landu eta sareratu modu praktikoan.
  • Esperientziak eta kasu praktikoak: herri-hiztegi bat nola egin, ahotsak.com web gunea...

Metodologia

Teorikoa eta praktikoa izango da. Grabaketak egiteko tailerra egingo dugu.

Nori zuzendua

Filologian, antropologian, historian eta etnografian aritu edo zaletu direnei. Interesa duen edonori.

Egitaraua

2011-07-11

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Euskal Herriko Ahozko Ondarea: oinarri teorikoa.

11:30-13:00

Ahozko ondarea bildu, katalogatu eta hedatzeko moduak.

  • Aintzane Agirrebeña Ubera
15:00-17:00

Tailer praktikoa: elkarrizketa egin, landu ta sareratu.

  • Aintzane Agirrebeña Ubera

2011-07-12

Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Ahozko ondarearen bilketa ikuspegi historikotik.

11:30-13:00

Herri hiztegi bat egiteko jarraibideak.

15:00-17:00

Ondare bilketa Ipar Euskal Herrian.

  • Xan Aire Hasquet

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati).

Etiketak

Eibar, udako ikastaro, herri hizkera, transmisioa, herri jakituria, memoria historikoa, grabaketak, transkripzioak, katalogazioa, antropologia, herri-hiztegia

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.