Udako Ikastaroak :: Dietetika

Elikadura modernoaren mitoak eta sineskeriak.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 23a

Ikastaro honi 14 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Azken hamarkada hauetan, eta bereziki azken urteetan, formulazio-aldaketa, osagai berri edo/eta ekoizpen-teknika berrien erabilera dela medio, elikagaiberri asko sortzen ari dira. Alde batetik, hauen inguruko propietateei buruzko informazioak zabaltzen dira, eta askotan aspektu hauen inguruan kontsumitzaileek duten ezagupena oso txikia izanik, horrek ikusmolde okerrak sor ditzake. Gainera, elikagai-enpresen marketing-ak oso paper garrantzitsua du kontsumitzaileen nahiak bideratzeko orduan, baita, kasu askotan, sineskeriak era interesatuan sortzeko ere. Bestalde, elikagaigintzako teknologia berrien aurrean, ohiko elikaduraren aldeko mezuak zabaldu dira, elikagaien prozesatze industriala eta ohiko produktuak argudio ezberdinen bitartez kontrajarriz. Honi guztiari elikagaien, teknologien eta dieten inguruan aspaldidanik dauden hainbat mito gehitu behar zaizkio, nahasmenari konplexutasuna ematen diotenak.

Ikastaro honetan horren guztiaren gaineko errealitatea eta datu objektiboak erakusten saiatuko gara, ikasleek gai hauez irizpidez jarduteko tresnak izan ditzaten.

Irakasleak

  • IƱaki Etaio Alonso

    Giza Nutrizioan eta Dietetikan diplomatua, Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua eta doktorea. UPV/EHUko irakaslea, Elikagaien Teknologia arloan. Ikertzaile kontratatua Laboratorio de Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatean (LASEHU).

  • Olaia Martinez Gonzalez

    Elikagaien Zientzia eta Teknologian doktorea. UPV/EHUko irakaslea. Elikagaien Kalitatea, Elikadura Toxikologia eta Elikagai Deontologia eta Legeria irakasgaien arduraduna

Helburuak

  • Elikagai edo osagaien inguruko mito eta errealitateak agerian ipintzea.
  • Zenbait prestaketa-, ekoizpen- eta kontserbazio-teknologiaren abantailak eta desabantailak planteatzea.
  • Kontsumitzaileei elikagaiei buruz iristen zaizkien mezuen interpretazioa lantzea.

Edukiak

I. Sarrera: elikadura eta osasuna.

  • Antzina.
  • Gaur egun.

II. Nutrizio-arloko mitoak eta sineskeriak.

  • Elikagaien osaera: proteina, karbohidratoak, gantzak, zuntza, bitaminak eta mineralak.
  • Elikagaien digestioa eta asimilazio-prozesuak. Elikagaien metabolismoa.
  • Dieta orekatuaren kontzeptua.
  • Nutrizio-arloko mitoak: dieta miragarriak, produktu ekologikoak, gaitasun bereizgarriak omen dituzten elikagaiak (tea, erregina-jelea, goji haranak…).

III. Elikagaigintza esparruko mitoak eta sineskeriak.

  • GEO, genetikoki eraldatutako organismoak.
  • Irradiazioz tratatutako elikagaiak.
  • Sukaldaritzako teknikak (mikrouhinak, txingarrak, frijituak, lurrun-egosketa…).
  • Ontziraketa teknika berriak.
  • Gehigarriak.

IV. Marketing-a: elikagaiei buruz igortzen zaizkigun mezuak.

  • Elikagaien etiketatua, betebehar orokorrak.
  • Nutrizio-adierazpenak: zer dira? Erregulazioa, adibideak.
  • Ezaugarri osasungarrien adierazpenak: zer dira? erregulazioa, adibideak.
  • Adierazpenen onarpenerako tramiteak.
  • Praktikoa: zenbait elikagairen etiketatuaren azterketa.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da: saio teorikoak, talde-eztabaidak eta ariketa praktikoak.

Nori zuzendua

Gaiaren inguruan interesa daukan edozeini. Ez da hezkuntza berezirik behar.

Etiketak

Eibar, kontserbazioa, produkzioa, ekoizpena, osasuna, elikagaiak, osagaiak, nutrizioa, dieta orekatua, dieta miragarriak, produktu ekologikoak, GEO, genetikoki eraldatutako organismoak, udako ikastaro

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.