Udako Ikastaroak :: Diseinua, Informatika

3D grafikoak Blender erabiliz.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 19a

Ikastaro honi 14 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gaur egun, konputagailuen bidez sortutako 3D irudiak edonon azaltzen dira: bideo-jokoetan, telebistako iragarki zein filmetan eta abarretan. Kasuak kasu, gehienetan horrelako irudiak '3D modelatzaile' izeneko programen bidez eraikitzen dira. Modelatzaileek, bada, aukera ematen dute forma geometrikoak sortzeko, forma horiei kolore zein testurak esleitzeko, formak denboran zehar animatzeko eta abar. Modelatzaile komertzial ugari dago gaur egun merkatuan, erabiltzaile mota desberdinei bideratuak. Software libreak ere badu zeresanik arlo honetan, “Blender” modelatzaile arrakastatsuaren eskutik. Blender-ek sekulako arrakasta izan du azken boladan, eta hasiera batean erabiltzaile espezializatuei bideratuta bazegoen ere, azken bertsioek zeharo errazten dute haren erabilera. Ikastaro honen xedea Blender-en erabileran murgiltzean datza, modulu praktikoen bidez programaren hainbat aukera aztertu eta landuz.

Irakaslea

  • Aitor Soroa Etxabe

    Informatikan doktorea, UPV/EHUko Informatika fakultateko irakaslea, UEUko Informatika saileko kidea.

Helburuak

  • 3D grafikoen sarrera egitea. Zenbait kontzeptu teoriko azaltzea.
  • Blender modelatzailearen nondik-norakoak ezagutzea.
  • Blender-en bidez zenbait objektu modelatzen jakitea.
  • Objektuei testurak esleitzeko teknikak ikustea.
  • 3D eszenak sortzea. Argiak eta itzalak lantzea.

Edukiak

  • 3D grafikoen sarrera.
  • Blender sarrera.
  • Modelizazio-teknikak.
  • Testurak esleitzeko teknikak.
  • Argiak (eta itzalak).
  • Errenderizazioa.

Metodologia

Ikastaroa praktikoa izango da. Konputagailuen aurrean ikusiko dira Blender-en aukerak, eta hainbat ariketa egingo dira.

Nori zuzendua

Konputagailuen bidezko 3D grafikoetan interesa duen edozeini.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

eibar, 3D irudiak, bideo jokoak, modelatzaileak, software librea, modelizazio teknikak, errenderizazioa, udako ikastaro

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.