Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Proiektuak eraikitzen.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 15.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2011(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2011(e)ko ekainaren 19a

Ikastaro honi 18 orduko Balio Akademikoa aitortuko zaio.

Gaur egun, pertsonen ideia eta sinesmenetan lan egin ahal izateko beste erakundeak ideia eta sinesmen horietaz ohartzeko, hau dena estrukturatu beharra dago. Estrukturazio horri proiektu bat sortzea deritzo. Ideia bat dugu, baina nola planteatu? Nori eta nola aurkeztu? Nondik hasi? Helburu nagusia, proiektuen bitartez edozein eremutan lan egin ahal izateko pertsonak gaitzea da. Formakuntza hau era dinamiko eta praktikoan egingo da.

Irakaslea

  • Eider Goiburu Moreno

    Psikologian Lizentziatua, Sexu hezitzailea eta Berdintasun teknikaria. Lahia-Nahia Elkarteko koordinatzailea.

Helburuak

  • Proiektuak eraikitzen jakitearen garrantzia aztertzea.
  • Proiektuen estruktura eta atal desberdinei buruzko informazioa ematea.
  • Proiektuen aurkezpenei buruzko formakuntza ematea.
  • Proiektuak aurkezteko dauden aukera desberdinak aztertzea.

Edukiak

  • Proiektuei buruzko formakuntzaren garrantzia.
  • Proiektuaren estruktura eta atal desberdinak. Azalpen teorikoa eta ariketa praktikoak.
  • Proiektuen aurkezpena.
  • Proiektuak aurrera eramateko dauden bide desberdinen kudeaketa: diru-laguntzak...

Metodologia

Parte-hartzailea. Metodologia aktiboa izango da. Proiektuen eraikuntza praktikan jarriko da.

Nori zuzendua

Tailer hau proiektuekin edo proiektuen bitartez lan egiten duen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua (elkarteetako boluntario, langile, hezitzaile, ikasle, autonomo...).

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

proiektuekin lanean, diru-laguntzak, proiektu-metodologia, proiektu-estruktura, udako ikastaro, eibar, eider goiburu

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.