Udako Ikastaroak :: Hizkuntzalaritza
Aurretik Udako Ikastaroetan emandako Euskara gaitasuna lantzeko tailerra (II) ikastaroaren jarraipena da, baina parte hartzeko ez da ezinbestekoa aurrekoa egina izatea.
Irakasleak
.
Ikastaro honek bi atal nagusi ditu:
LEHEN ATALA: Euskarazko argitalpenetarako tresnak eta zuzenketa-adibideak.
9:30-12:30
Ipar Euskal Herrian irakurtzen diren euskarazko akats eta frantsesaren kalko okerrek eragin ohi dituzten estilo arazo batzuk zuzentzea eta hizkuntza zuzen erabiltzeko hainbat baliabide ezagutzea, bereziki eragin handiko argitalpenetan ari direnentzat. Helburuak: Kalitatezko argitalpenak egin behar dituztenek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta zuzenketa-moldeak ezagutzeko ikastaro praktikoa.
Edukiak :
Irakasleak:
.- Paskual Rekalde Irigoien, Euskal filologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Nafarroako Gobernuko euskara itzultzaile eta Eusko Jaurlaritzako terminologia batzordeko kide eta Euskaltzaina.
.- Andres Alberdi Gorostiaga, Elgoibarko Institutuko euskara-katedradun ohia, Bigarren Hezkuntzako zenbait irakasmaterialen egilea, EIMAko koordinatzaile ohia, EBEko batzordeko burua, euskaltzain urgazlea.
BIGARREN ATALA: Frantsesak eragindako kalkoak saihestuz.
14:30-16:30
Irakaslea: Christian ''Antton'' Harignordoquy, AEK-ko irakasle ohia, ikastolako irakasle ohia, IKAS pedagogia zerbitzuko proiektu arduradun ohia, itzultzaile profesionala.
.
Oinarri teorikoa eta praktika uztartzen dituen ikastaroa da.
Argitaletxeak, hedabideetako kazetari eta aurkezleak, irakasleak, euskara teknikariak, euskara ikasleak... euskararen profesionalei bereziki eta orokorrean gaian interesa duen edonori zuzendua zaio.
Ikastaroa doakoa da, baina ezinbestekoa da aurretik izena ematea.