Udako Ikastaroak :: Hezkuntza, Internet
2013an hasi ginen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen Topaketak antolatzen (I.a 2013, II.a 2016, III.a 2018, IV.a 2020) eta aurtengoa V.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko, gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko helburuaz dator bostgarren topaketa.
Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.
Jardunaldi hau UEUren Matematika sailak antolatu du.
> Ikusi hemen Norteko Ferrokarrila irratsaioan antolatzaileei egindako elkarrizketa.
Matematika ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak, matematikekin lotutako masterretako ikasleak, matematika irakasleak, matematikan ikerlariak.
Matematika irakasleei (edozein mailatan: lehen eta bigarren hezkuntza, DBH, Batxilergoa, unibertsitatea, e.a.)
Beste arlo batzuetan matematika erabiltzen dutenei (matematikaren aplikazioak).
Ordua | Edukiak | Irakaslea |
---|---|---|
08:45-09:00 |
Harrera eta dokumentazio banaketa. |
|
09:00-09:15 |
Sarrera eta ongi etorria.
|
|
09:15-10:00 |
Hitzaldi nagusia: Matematikariok eta iraunkortasuna. Aplikazio batzuk ikerkuntza operatiboaren eskutik.
|
|
10:00-11:00 |
Komunikazio saioak (1)10:00-10:15 - Hausdorff-en dimentsioa talde profinituetan. Andoni Zozaya. Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea (UPV/EHU). 10:15-10:30 - Industria-antolakuntzan metodo kuantitatiboen erabilera ohiko egoerak zalantzan jartzeko. Gertaera diskretuen simulazioak nola lagun dezakeen suposizioak oinarridun erabaki bihurtzen. Aitor Goti Elordi. Ingeniaritzan doktorea. Ingeniaritza Fakultatea. Deustuko Unibertsitatea (UD). 10:30-10:45 - Analisi konplexua funtzio gaussiarrak karakterizatzeko. Aingeru Fernández Bertolin. Matematikan doktorea. Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU). 10:45-11:00 - Soinu-uhinak eta Kundt-en hodia. Xuban Diez Izagirre. Matematikan doktorea. Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU) |
|
11:00-11:45 |
Atsedenaldia |
|
11:45-12:45 |
Komunikazio saioak (2)11:45-12:00 - Alderantzizko problemen ikerketa matematikoa eta hauen erabilera zientzia eta medikuntzan. Jone Apraiz. Matematikan doktorea. Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU). 12:00-12:15 - Matematika eta euskal dantzak. Osane Oruetxebarria. Matematikan doktorea. Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU). 12:15-12:30 - Ikus dezagun hiria matematikaren begiradatik. Jaione Abaurrea. Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA). 12:30-12:45 - Kuadratura erregelen erabilera ekuazio diferentzialak ebazteko ikasketa sakona erabiliz. Jon Ander Rivera. Matematikan graduatua eta doktorego ikaslea (UPV/EHU). |
|
12:45-13:00 |
Atsedenaldia |
|
13:00-14:00 |
Komunikazio saioak (3)13:00-13:15 - Modu-normalen jostailu-eredu matematikoa eta bere aplikazioa mekanizazioaren eremuan. Santiago Gonzalez. Fisikan lizentziatua eta doktorego ikaslea (UPV/EHU). Aldakin Taldea. 13:15-13:30 - Hutsuneen dinamikaren modelizazio eta optimizazio forma memoriadun aleazioetan. David Merida. Fisikan doktorea. Bilboko Ingeniaritza Eskola (UPV/EHU). 13:30-13:45 - Kriptografia, Monte Carlo algoritmoak eta hizkuntzak. Matteo Vannacci. Matematikan doktorea. Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU). 13:45-14:00 - Galdera-erantzunak. |
|
14:00-14:15 |
Itxiera eta agurra. |