Udako Ikastaroak :: Literatura, Hezkuntza

Irakasleentzat literatura irakurtzeko eta ikertzeko tresnen bila. Irakurketa feminista eta kolektiboa.

  • Hasiera-data: 2022(e)ko uztailaren 4a
  • Amaiera-data: 2022(e)ko uztailaren 5a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Astelehena-Asteartea. 9:00-17:00 eta 9:00-13:30
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 12.00 ordu
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 0.00 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 29a

Eskola, gizartearen antzera, ataka larri askoren aurrean eta esku hutsik aurkitzen da. Horien artean leudeke ikastaro honetan garatuko diren bi gai: irakurketa eta generoa. Alde batetik, jendartean irakurketa ohiturak eta moduak aldatu dira, eskola oraindik eredu zaharkituekin pantaila aniztasunak sortu dituen irakurketa proposamen berrien aurrean galduta dabil. Ohikoa duen lez atzetik. Eztabaidatu nahi dugu zertan den irakurketa eskolan; zer egin daiteken, tresnak eta irizpide didaktikoak eman, kanona deseraiki. Bestalde, horren parean irakurle kluben arrakasta dugu eta hortik ikas daitekeena. Gehienetan irakurle klub feministak. Jendarte gaseosoan, duda barik, mundu irakurketa hautsiak sortu diren bezalaxe; arrakala horietatik beste irakurketak moduak askoz ere kritikoagoak sortzen ari dira, hots, irakurketa kolektiboa eta feminista. Irakurketa modu horiek hizpide izango ditugu.

Ikastaro hau UEUren Literatura sailak antolatu du.

Irakaslea

  • Andrea Perales Fernández de Gamboa

    Ingeles Filologian lizentziatua eta Hispaniar Filologian doktorea da. Bere tesia Emiliano Zapataren imajinario kultural nazionalari buruz idatzi du. Euskal kultur sorkuntza eta kritika feministako graduondoko Irakaskuntza moduluko irakasle izan da eta, egun, Gasteizko EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean irakaslea da. Gasteizko Feminist Agenda Euskal Literaturan irakurle klubeko kidea da.

Helburuak

  • Eskolan irakurketa zertan den ikustea eta eztabaidatzea eta eskolako irakurgaiak deskanonizatzea edo zalantzan jartzea.
  • Irakasleari kritika feministatik tresnak eta irizpide didaktikoak ematea.
  • Irakurle kluben fenomenoa mahai gainean jartzea eta eskolari ekarri diezaiokeena balorean jartzea.
  • Literatur kritika feministaz eta kolektiboaz hitz egitea.
  • Modu praktikoan literatur tertulia feminista eta kolektiboa in situ ordubetez gauzatzea.

Nori zuzendua

Ikastaroa irakurketarekin kezkak dituzten irakasleentzat pentsatua dago, baina irakurle taldeen inguruan jakin mina edota talderen bat sortu nahi duenarentzat ere interesgarria da.

Egitaraua

2022-07-04
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-09:30

Ikastaroaren aurkezpena.

  • Gema Lasarte eta Andrea Perales Fernández de Gamboa. Literaturan doktoreak, irakasleak eta ikerlariak EHUn. Feminist Agenda Irakurle Klubeko kideak eta 2020ko Gasteizko Udalaren Berdintasun sailak antolatutako I. Ikerlan Feministen lehiaketen irabazleak (web gunea).
09:30-11:00

Mahai ingurua: Zertan da irakurketa eskoletan.

  • Idurre Alonso eta Nerea Permach. Doktorego tesiak irakurketan espezializatuak dituzte eta eskoletan transferentziak egiten ari dira. HUHEZIko eta EHUko doktore, ikerlari eta irakasleak dira.

Koordinatzen: Gema Lasarte

11:00-11:30

Atsedena.

11:30-13:00

Hitzaldia: Literatur kritika feminista. Irakasleentzat tresnak eta irizpide didaktikoak.

  • Amaia Alvarez-Uria. EHUko ikasle eta irakasleekin osaturiko literatur klub feminista koordinatzen du. Literaturan doktorea, irakaslea eta ikerlaria EHUn.
13:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-17:00

Literatur tertulia tailerra.

Bi tertulia egingo dira. Horretarako liburu bat irakurri behar da:  Kattalin Minerren Moio edo Leslie Feinsbergen Mari mutil handi baten bluesa.  Liburua bera ekartzea komeni da, iruzkinak egiteko.

Norbaitek ez balu tertulian parte hartu nahi eta soilik iruzkinak idazten jarri, hori ere egin lezake.

2022-07-05
Ordua Edukiak Irakaslea
09:00-11:00

Mahai ingurua: Literatur kritika feminista eta irakurle taldeak

  • Josune Muñoz.  Irakurle klub eta literatur kritika feministan aitzindaria eta aurtengo Berdintasunerako Zirgari Sariduna da.
  • Iratxe Retolaza. Irakurle talde feministen dinamizatzailea eta literatur kritika feministan aditua.
  • Amaia Alvarez-Uria. EHUko ikasle eta irakasleekin osaturiko literatur klub feminista koordinatzen du. Literaturan doktorea, irakaslea eta ikerlaria EHUn.

Koordinatuko du Andrea Perales Fernandez de Gamboak.

11:00-11:30

Atsedena

11:30-13:00

Hitzaldia: Eskoletan irakurtzen duguna nola deskanonizatu? Proposamen batzuk.

  • Andrea Perales Fernandez de Gamboa.
  • Andrea Perales Fernández de Gamboa
13:00-13:30

Itxiera.

Ikastaroak eman duena eta eskolara literatura ikuspegi feministatik irakasteko eta ikertzeko daroaguna.

  • Andrea Perales Fernandez de Gamboa eta Gema Lasarte

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Uztailaren 4an elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).
.

Oharrak

LITERATUR TERTULIA TAILERRA

  • Parte-hartzaileek Mari mutil handi baten blusa (Leslie Feinberg, Katakrak, 2018) edo/eta Moio (Kattalin Miner, Elkar, 2019) liburuak irakurrita ekarri beharko dituzte. Liburua bera ekartzea komeni da, iruzkinak egiteko.
HOMOLOGAZIOA
Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzako prestakuntza-ikastaro homologatua.
  • Eguneratze-ikastaro modura homologatuta, 2022ko maiatzaren 16an Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, honako kodearekin: 2268348001.