Udako Ikastaroak :: Historia

Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa: Egungo ikerlerroak eta etorkizunerako aukerak.

  • Data: 2022(e)ko uztailaren 1a
  • Tokia: Eibar - Armeria Eskola
  • Nola heldu: https://labur.eus/Armeria
  • Ordutegia: Ostirala. 9:00-18:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 9.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 29a

Azken urteotan historialari euskaldunek egindako lana eta gaur egun egiten ari dena ikusarazi eta balioetsi nahi dugu.

Biltzarraren helburua euskaraz historia egiten dugun ikerlariak biltzea, elkarren lanaren berri izatea eta etorkizunera begira historialari euskaldunen arteko elkarlana sustatzea dira.

Historia zentzu zabalean ulertuta, bai historiografiatik, bai arkeologiatik, bai artearen historiatik, bai literaturaren azterketatik egindako lanak aurkeztu ahalko dira. Komunikaziorik aurkeztu ez arren historian interesatuak egon daitezkeenak ere gonbidatu nahi ditugu eta, horretarako, izena emateko aukera izango dute.

> Ikusi komunikazio deialdia: Historialari Euskaldunen Nazioarteko VI. Topaketa. Komunikazioak aurkezteko deialdia.

Jardunaldi hau UEUren Historia sailak antolatu du.

Laguntzailea:

Egitaraua

2022-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
08:45-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:30

Ongi etorria eta sarrera hitzaldia.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria
  • Gorka Etxebarria, Historia sailburua eta jardunaldiaren antolatzailea.
09:30-10:00

Historiaurrea eta Antzinaroa.

9:30-9:45 - Ikerlari euskaldunak eta egungo ikerketa. Naroa Garcia Ibaibarriaga eta Jagoba Hidalgo.

9:45-10:00 - Galderetarako tartea.

10:00-11:15

Erdi Aroa eta Aro Modernoa.

10:00-10:15 - Merkurioaren sareetan: Sevillako euskal merkatari, nabigatzaile eta negozio gizonen sare sozioekonomikok (1480-1540). Amaia Rojo Sierra.

10:15-10:30- Euskal Herriaren historia lantzen. Oinarriak eta gogoetak. Iñaki Lopez de Luzuriaga.

10:30-10:45 - Burdinaren produkzioa Nafarroako iparralde atlantikoan XVI. eta XVIII. mendeen artean. Malen Lizarraga Olano.

10:45-11:15 - Galderetarako tartea.

11:15-12:00

Atsedenaldia.

12:00-14:00

Aro Garaikidea.

12:00-12:15 - Euskal herritarren balizko iragana eta historiografian barrenekoa, UEUren sorrera garaian: (1960-1981). Joseba Agirreazkuenaga.

12:15-12:30 - XX. mendeko maistra bizkaitarrak: eskola, errepresio frankista eta gerraostea. Karmele Artetxe Sanchez.

12:30-12:45 - Anai Artea (1969-2021). Txomin Hirart-Urruty.

12:45-13:00 - Kultura nagusia, kultura herrikoia eta sen ona. XIX. mendearen bukaeran Ipar Euskal Herriko landa komunitatearen baitan gertatu ziren eraldaketa kulturalak azaltzeko proposamen metodologiko bat. Elorri Arcocha Mendinueta.

13:00-13:15 - Trenbideko langileen depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan: Tuteraren eta Sakanaren arteko konparaziotik abiatutako lehen hurbilketa. Aitor Carrillo.

13:15-14:00 - Galderetarako tartea.

14:00-16:00

Bazkaltzeko tartea.

16:00-18:00

Aro Garaikidea (II)

16:00-16:15- Sare sozialen analisia erabiliz Bizkaiko industrializazioaren historia berridazten (1879-1913). Igor Etxabet Iruretagoiena eta Jesus M. Valdaliso Gago.

16:15-16:30 - Euskal armagintza industria I. Mundu Gerran (1914-1918). Igor Goñi Mendizabal.

16:30-16:45 - Inmigrazio sionistaren eragina britainiar agintaldian. Erroldak eta digitalizazioa. Endika Rodriguez Martin.

16:45-17:00 - Ezagutzen ez den langileriaren Donostia: 1962 Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren ondorioak aztergai. Jon Delgado Aldabaldetreku.

17:00-17:15 - Maskulinitateak lehen guda karlista garaian: “Carlos V”aren irudikapenak. Bakarne Altonaga Begoña.

17:15-17:30 - Aitatik semera. 1980ko hamarkadako Euskal Herriko maskulinitatearen ikerketa bat El pico-ren (Eloy de la Iglesia, 1983) bidez. Aitor Sarasqueta Ormaza.

17:30-18:00 - Galderetarako tartea.

18:00-18:15

Jardunaldiaren amaiera eta aurrera begirakoak.

  • Batzorde Antolatzailea.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).