Udako Ikastaroak :: Informatika, Internet

IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala.

  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-prezioak: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. Bazkideak: 10,00 €
  • Loa eta otorduak: Loa: 0.00 € / eguneko. Bazkaria: 7.50 € / eguneko. Afaria: 0.00 € / eguneko
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 24a

Orain bi urteko jardunaldia bertan behera utzi ostean, indarberrituta heldu diogu 2022ko XII. edizioari. Aurreko bilkurarako proposatutako gaia mantendu dugu, Adimen Artifiziala, batere gaurkotasunik galdu ez duela iruditzen zaigulako.

Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.

IEB informatikari euskaldunen elkargune ere badenez, komunikazioen tartean, azken aldian izan diren esperientzia eta aplikazio interesgarrien berri emango dute egitasmoen arduradunek.

Jarduera hau UEUren Filosofia eta Informatika sailek #ElkarEkin antolatu dute.

Jardunaldi honen hasiera ekitaldia eta arratsaldeko mahai ingurua Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune jardunaldiarekin batera egingo dira.

Laguntzailea:

Helburuak

  • Adimen Artifizialaren garapenaren berri ematea, ekarpenak, desorekak eta erronkak mahai gainean jarriz
  • Erakunde, enpresa eta eragileen planak bertatik bertara ezagutzea
  • Inplikazio sozialen inguruko gogoeta sustatzea: datuen pribatutasuna, algoritmoen etika, enpresa handien joerak eta alternatibak...
  • Informatikari euskaldunen bilgune izaera indartzea eta esperientzia eta aplikazio interesgarrien berri ematea.

Nori zuzendua

Informatikan edota ingeniaritzan ikasketadun eta arituak, eta gaiak interesa daukanak.

Egitaraua

2022-07-01
Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-09:00

Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:10

Jardunaldiaren hasiera.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • UEUren Filosofia eta Informatika sailak, jardunaldien antolatzaileak.

Hasiera Filosofia sailaren Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune jardunaldiarekin batera egingo da.

09:10-10:00

Sarrera hitzaldia.

  • Olatz Arbelaitz. Informatikan doktorea. EHUko irakaslea. UEUkidea.
  • Usue Mori. EHUko ikertzailea eta irakaslea.
10:00-11:30

AA: Erronkak, aukerak eta arriskuak.

Erakundeak, teknologi zentroak, enpresak, ikerketa-taldeak:

  • Vicomtech: Oihana Otaegi
  • Sophia Genetics: Jurgi Camplong
  • HiTZ Zentroa: Itziar Aldabe Arregi
  • Elhuyar: Josu Aztiria
11:30-12:00

Atsedenaldia.

12:00-14:00

Aplikazioak, esperientziak eta produktuak.

14:00-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:30-17:00

Mahai-ingurua: Adimen artifiziala pentsatzeko moduak.

  • Itziar Cortes (Elhuyar)
  • Eduardo Apodaka (EHU)

Mahai-ingurua Adimen Artifiziala: filosofia eta teknologiaren bilgune jardunaldiarekin batera egingo da.

17:00-17:15

Amaiera.

  • UEUren Filosofia eta Informatika sailak.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da. Barriola eraikineko kafetegiko self-service zerbitzua erabiliko da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).