Udako Ikastaroak :: Glotodidaktika

Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. (Glotodidaktika VII. Topaketa).

  • Data: 2022(e)ko ekainaren 29a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: https://labur.eus/UEUEibar
  • Ordutegia: Asteazkena. 9:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 8.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2022(e)ko maiatzaren 9a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2022(e)ko ekainaren 22a

4 urte joan dira, pandemia tartean, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea aurrera begira. Glotodidaktika VI. topaketa egin genuenetik. Orduko hartan euskaltegiek euskararen biziberritzean izan beharko lituzketen toki eta zereginari erreparatu genien. Egoera aztertu, gabeziak antzeman eta aukerei erreparatu genien, aurrera egiteko balioko zigutelakoan.

Aurtengo honetan, Helduen Euskalduntze Alfabetatzea (HEA): sustraiak eta adarrak. Glotodidaktika VII. Topaketa atzera begiratuz hasi nahi dugu. Ez garai zaharrak beti hobeak izan direlako uste malenkoniatsu eta okerretik, baizik eta ondo egindakoak gogoratu, aitortu eta egungo markoan aplikagarriak direla azpimarratzeko. Bestetik, kanpoko argazki bat ere jaso nahiko genuke, euskaltegiak zelan ikusten gaituzten aztertuta, zer hobe dezakegun aztertu ahal izateko. Horretarako, EHUko komunikazio adituen ekarpena, gure erabiltzaileen ikuspegia eta EHtik kanpoko begiradak ekarriko ditugu.

Bukatzeko, aurrera begira jarri nahi dugu. Horretarako, alderdi teknikoenari helduko diogu. Hain zuzen ere, teknologiek egin dezaketen ekarpena aztertuko dugu.

Ohi bezala, aditu eta arituen esperientziak izango ditugu aztergai, baina guztion arteko hausnarketa bideratzeari ere leku garrantzitsua eskaini nahi diogu, egunean-egunean ari garenon eskarmentua eta ikuspegiak emango baitio forma bihar etziko Helduen Euskalduntzeari.

Jardunaldi hau UEUren Glotodidaktika sailak antolatu du.

Irakasleak

  • Estitxu Garai Artetxe

    Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatua, UPV/EHUko ikerlaria, Ikerlari bisitaria izan da Irlandako eta New York-eko unibertsitateetan. Hainbat markaren komunikazio-aholkularia, UEUkidea.

    2013ko #Txiotesia lehiaketako irabazlea.

    Twitter: @egarai

  • Garazi Hormaetxe Ibarretxe
  • Marga Ibañez Ramos
  • Mikel Iruskieta Quintian

    www.hezikt.eus Berezko Tituluko (UPV/EHU) zuzendaria da. Euskal Filologian (2001) eta Filosofian (2007) lizentziatua eta doktorea 2014an Euskal Filologian. Bilboko Hezkuntza Fakultateko eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea 2008tik eta Hizkuntzaren Analisia eta prozesamendua (UPV/EHU) master ofizialeko irakaslea. Halaber, IXA Taldeko ikertzailea eta CLARIN-ERICeko kide. UEUko kidea.

  • Eskarne Lopetegi Zalakain
  • Ane Ortega Etcheverry

    BAM Irakasle eskolako irakaslea. Espainiar Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean eta Soziolinguistika eta Espainiar Ikasketetan doktorea Londresko Unibertsitatean. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea

  • Txerra Rodriguez Gomez

    EMUNen hizkuntza aholkulari eta UPV/EHUn doktoregai.

Egitaraua

2022-06-29
Ordua Edukiak Irakaslea
08:30-08:45

Harrera eta dokumentazio banaketa.

08:45-09:00

Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria.
  • Arkaitz Zarraga, UEUko Glotodidaktika sailburua.
09:00-10:30

Paulo Freieren jaiotzaren 100. Urteurrena eta heriotzaren 25.a. Bere ekarpena HEAn eta egungo teoriekiko lotura.

  • Gonbidatuak: Josu Naberan, Arantxa Ugartetxea eta Itziar Idiazabal.
  • Gidaria: Txerra Rodriguez.
10:30-10:45

Omeanaldia Freireren ekarpena egin zuten kideei.

  • Gonbidatuak: Josu Naberan, Julen Kaltzada eta Jose Antonio Lekue.
10:45-11:15

Euskaltegien brandinga eta rebrandinga.

  • Estitxu Garai. UPV/EHUko irakaslea, kazetaria eta ikerlaria. UEUkidea.
11:15-11:45

Atsedenaldia.

11:45-12:45

Tailerra: ikasleen ikuspegia.

12:45-13:15

Garabidetik Caucan Nasa Yuwe hizkuntzaz izandako esperientzia.

  • Ane Ortega. BAM Irakasle eskolako irakaslea. Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedran, Batzorde Tekniko Iraunkorreko eta Aholkulari Batzordeko partaidea.
  • Ane Ortega Etcheverry
13:15-13:30

Hausnarketa goizekoaz.

13:30-15:00

Bazkaltzeko tartea.

15:00-15:30

Interakziozko feedback zuzentzailea hizkuntzen ikas-irakaskuntzan.

  • Marga Ibañez. (Barakaldo Udal Euskaltegia)
  • Marga Ibañez Ramos
15:30-16:00

HABEren plataforma berriaren aurkezpena: INGURA.

  • Eskarne Lopetegi. (HABE)
  • Eskarne Lopetegi Zalakain
16:00-16:30

Errubrika eta bideo bidezko ebaluazioa.

  • Mikel Iruskieta Quintián eta Garazi Hormaetxe Ibarretxe. (EHU)
16:30-17:00

Azken hausnarketea eta agurra.

Matrikulaziorako argibideak

  • "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
  • Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da.
Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea).