Udako Ikastaroak :: Pedagogia

Gizartea eta hezkuntza-eredua aztergai: ekarpenak libertarismotik.

  • Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 21a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 22a
  • Tokia: Iruñea - Hizkuntza Eskola Ofiziala
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-irunea-3/
  • Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-17:00
  • Izaera: Presentziala
  • Ordu kopurua: 16.00 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko maiatzaren 10a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko uztailaren 15a

Gaur egungo jendarte-ereduak dituen kontraesan eta balio-hauste nabarmenen izaeran, gure gizarteratze-prozesuaren zutabe garrantzitsua den hezkuntza da bitartekari eta eredu nagusietako bat.

Eredu horren muinean dagoen teorizazioak balio eta ideologia konkretu batzuei so egiten die, egunerokotasunean gure bizitza eta giza harremanak baldintzatuz.

Horren aurrean, belaunaldi berriak hezten diren balioen inguruko hausnarketa, balio horien barneratzean hezkuntza-ereduak zelan eragiten duen, eta pedagogia libertarioak eskaintzen dituen alternatibak jorratu nahi ditugu ikastaro honetan.

Irakasleak

  • Ander Agirre Dorronsoro

    Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietako ikaslea, aisialdiko hezitzailea, aurten naturarekin harremana duten jardueretan dabil. Unibertsitatean hasi zenetik sortu zitzaion egungo irakaskuntzari buruzko kezka, teoria libertarioetarantz hurbildu eta Paideiako ikastaroan parte hartuz.

  • Tania Martinez Portugal

    Politologo eta gizarte-ikertzailea. Glasgow Unibersity eta University of the West of Scottland-en ibili zen Spanish lecturer gisa. Ikasketen urte bat Italiako Bolognako Unibertsitatean eman zuen, eta hortxe hasi zitzaion gaurko irakaskuntzaren inguruko ardura eta teoria libertarioaren inguruko interesa.

Helburuak

  • Gaur egungo hezkuntza-sistemak ezkutatzen dituen balio eta ideologiaren kontzientzia hartzea, esaterako, balio horiek erreproduzitzeko erabiltzen dituen bideak zehaztuz.
  • Irakaskuntza-eredu eta metodo alternatiboak ezagutaraztea; batez ere, pedagogia libertariotik jariatzen diren teoriak.
  • Zer-nolako gizartearen eta hari so egingo dion hezkuntza-ereduaren inguruko hausnarketa egitea.
  • Eztabaidarako gune bat sortzea non, esperientzia pertsonal zein kolektiboen bidez, ideien truke askea egingo den.

Edukiak

  • Egungo jendarte-antolaketa eta honen hezkuntza-ereduaren kritika eta hausnarketa.
  • Gizarteratze-prozesua, jendartearen eta hezkuntza-ereduen arteko loturak.
  • Pedagogia libertarioaren eredu teoriko eta praktikoak.
  • Jendarte eta hezkuntza-eredu ideala.

Metodologia

Talde-eztabaida eta dinamika parte-hartzaileak, lanketa teorikoz lagundurik.

Nori zuzendua

Gaian interesa duen edonori, baina batez ere, hezkuntza-jardueretan dabiltzan pertsonei.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  •  Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943 82 14 26, i.iciar@ueu.org (Irati)

Etiketak

pedagogia libertarioa, gizarteratze prozesua, hezkuntza eredua, libertarismoa, udako ikastaroak, jendartea

Copyright @ 2019 UEU -- Bisitariak: 683568

Gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko: cookie-politika.